prestaldizkaria

Gaur hasiko dira Deustuko Erriberako jaiak (gaurko egitaraua)

In Uncategorized on ekaina 28, 2012 at 9:36 am

Pablo Deunaren egunean, gaur ekainak 28, emango diote hasiera Deustuko Erriberan aurtengo auzoko jaiei eta etenik gabe ariko dira dibertitzen uztailaren 1era arte.

Plazatxora helduko da beste behin Txitxardin, arratsaldeko 7etarako puntual-puntual. Balkoira igo ondoren, Erriberako “pertsonaia ospetsu batek” pregoia irakurriko du xanpan artean. Gauean, kontzertu hirukoitza izango da All Nigther´s, Frantzeska eta Nacho´s Dick taldeekin.

EGUENA, EKAINAK 28 (Pablo Deuna)

19:30  TXUPINAZOA Plazatxoaren balkoietatik, eta TXITXARDINaren igoera. Pregoiaren Irakurketa Erriberako pertsonaia ospetsu baten eskutik eta txanpanada.

20:00  IKURRINAREN igoera eta TXITXARDINAren aurkezpena jai esparruan.

20:30  XXXIV. Futbito txapelketako  finalerdiak.

20:30  GRAFFITI eta PLANTILLA Tailerrak

21:00  ROCK KONTZERTUA: ALL NIGTHER´S – FRANTZESKA – NACHO’S DICK

Utzi iruzkina