prestaldizkaria

Archive for 2012(e)ko otsaila|Monthly archive page

‘Oilo hilak’ ikuskizuna Deustun

In Uncategorized on otsaila 29, 2012 at 12:34 pm

Kukubiltxoren ikuskizun berria, ‘Oilo hilak’, Pabellón 6n izango da ‘Sekula bai!’ ordezkatuz. Maskara teknikaz baliatzen den antzezlanak, kontsumo beharrak pertsona zer egoeretan jar dezakeen irudikatu eta parodiatzen ditu. Post osoa irakurri »

Deustuko jaiak´12 – Gazte Lokala

In Uncategorized on otsaila 29, 2012 at 12:04 pm

Gazte Lokalak kalitatezko programazioa dakar berriro ere. Aurtengo Deustuko jaietarako gustu eta sentsibilitate guztietarako prestatutako kontzertuak… hotz bazara nahi duzulako izango da. Post osoa irakurri »

Ingelesezko ipuin-kontalarien emanaldiak Deustun eta Mahatserrian

In Uncategorized on otsaila 29, 2012 at 11:27 am

Bilboko Udal Liburutegien Sareak, British Councilekin elkarlanean, ingelesezko bost kontu kontalari saio programatu ditu martxorako, Deustu, Begoña eta Kastañoseko liburutegietan. Post osoa irakurri »

Arabako Bertsozale Elkartea atxikimendu eske

In Uncategorized on otsaila 28, 2012 at 9:56 am

Gasteizko udalak 2011n Arabako Bertsozale Elkartearekin zuen hitzarmena bertan behera utzi du eta elkartasunaren bidez horri buelta eman nahian dabil elkartea. Han eta hemen jasotzen ari diren elkartasuna bideratzeko bloga sortu dute  http://gasteizekbertsoabehardu.wordpress.com Post osoa irakurri »

Kokoxily merkatal gunea zabalik da

In Uncategorized on otsaila 28, 2012 at 8:38 am

Atzo zabaldu zuten Agirre lehendakariaren kalean, Renoir zinema zaharren lekuan, Kokoxily merkatal gunea. Denetik erosteko aukera ematen duen zentroa da, bazar txinatar erraldoia. Deustuar ugari hurbildu zen bertara jakin-min handiz. Gaur goizean ere jendetza bertaratu da.

Aldarrikapena eta festa nagusi Erriberako inauterietan

In Uncategorized on otsaila 27, 2012 at 6:13 pm

Larunbatean goizean goizetik inauteri giroa somatzen zen Deustuko Erriberan. Haurrentzako puzgarriak eta tailerrekin hasi zen eguneko egitaraua. Eguerdian sagardotegi bihurtu zuten auzoko plazatxoa eta arratsaldean desfile nagusia izan zen. Ondoren berbena eta afari herrikoia kalean. Festa goizaldera arte luzatu zen. Mozorro ugari ikusi ahal izan ziren egun osoan. Besteak beste, Mao Maoren itxiera eskatzen zuten diskotekero taldea edota hizkuntza eskubideak zapalduta dituzten Ur Arte astialdi taldeko mimo txiki eta gazteak.

Deustuko II. Pintxo Lehiaketa

In Uncategorized on otsaila 24, 2012 at 11:30 am

Joan den urteko arrakastari jarraituz, otsailaren 13tik 26ra bitartean ospatuko da aurten Deustuko II. Pintxo Lehiaketa. Bi euroren truke, pintxo bat eta Keler garagardoa edo Señorio de Las Viñas ardo kopa dastatzeko aukera egongo da bertara hurbiltzen den edonorentzat. Taberna partaideen ibilbide osoa betetzen dutenei sei Keler garagardo botila oparituko zaizkie eta ibilbide erdia betetzen dutenen artean hainbat opari zozketatuko dira. Anima zaitez!

Informazioa gehiago hemen

Hardcore gaua Deustuko Gazte Lokalean

In Uncategorized on otsaila 23, 2012 at 12:20 pm

Bihar, otsailak 24, Deustuko Gazte Lokalean hardcore gaua lau talde ezin hoberekin.

OATHBREAKER (Belgika)

RITUAL (ALEMANIA)

MISPLACE (Burgos)

YAW (Donosti)

Informazio gehiago eta sarrerak erosteko aukera, hemen

Igandero txotxongiloak, Camposen

In Uncategorized on otsaila 22, 2012 at 12:27 pm

Txotxongiloak ardatz izango dituen programazio finkoa eskainiko du Campos Eliseoseko Cupula Aretoak igandero, otsailaren 12tik apirilaren 1era, eguerdiko nahiz arratsaldeko emanalditan (12:30/17:00). Post osoa irakurri »

Galder Perezek bi hautagaitza ditu Max sarietarako

In Uncategorized on otsaila 22, 2012 at 10:26 am

Espainiako Arte Eszenikoen Max Sariek 15. urteurrena beteko dute aurten. Galder Perez deustuarrak bi hautagaitza ditu Euskarazko Antzerkigile Onenari Saria kategorian. Post osoa irakurri »