prestaldizkaria

Archive for 2012(e)ko uztaila|Monthly archive page

Open Your Ganbara 2. eskuko azoka igande honetan Deustuibarrean

In Uncategorized on uztaila 27, 2012 at 9:32 am

Hileko azken domeketan egin ohi duten bezala, uztailaren 29an ere, ganbaran gordetako jeneroa atera eta prezio onean salgai izango da Open Your Ganbara azokan. Arropa, liburuak… ondo gordetako altxor txiki eta handiak topa daitezke bertan. Musika eta jan-edana ere izango da Deustuibarreko Artiach gaileten lantegi zaharrean (Deustuibarra, 70B). Post osoa irakurri »

Advertisements

San Inazioko jaietan gaur eta asteburuan… denetik ondo baino hobeto pasatzeko!

In Uncategorized on uztaila 27, 2012 at 9:14 am

Gaur Gazte Eguna da San Inazioko jaietan eta, besteak beste, bertso-saio mundiala antolatu du Jai Batzordeak Jon Maia, Amets Arzallus eta Onintza Enbeitarekin. Gai-jartzaile lanetan Arkaitz Estiballes ariko da. Ondoren, koadrila eta konpartsen arteko “Gu ere bertsolari!” lehiaketan erakusti dute auzotarrek inprobisazioarako duten gaitasuna. Post osoa irakurri »

‘Gartxot’ filma sarean ikusgai 2,95 euroren truk

In Uncategorized on uztaila 25, 2012 at 6:46 am

Joan den azaroan estreinatu zen ‘Gartxot’ filma eta ikusteko aukerarik izan ez zenutenek oraintxe duzue abagunea Interneten. Horretarako izena eman beharra dago Filmin izeneko atarian eta 2,95 euroren truke 72 ordu izango dituzue Asisko Urmenetak eta Juanjo Elorduik zuzendariko animazio pelikula ikusteko.   Post osoa irakurri »

Gaur, 2. eguna, San Inazioko jaietan… Umeen Eguna!

In Uncategorized on uztaila 25, 2012 at 6:35 am

Atzo hasi ziren bero-bero San Inazioko jaiak. Lepo bete zuten auzotarrek eta koadrilek Levante plaza. Eskerrak karpak eskainitako gerizpeari! Gaur etxeko txikienek ondo baino hobeto pasatzeko hainbat aukera izango dituzte. Erdu San Inaziora! Post osoa irakurri »

San Inazioko jaiak: txupinazoa eta pregoia 19:30etan Aoiz plazan

In Uncategorized on uztaila 24, 2012 at 6:47 am

Berrikuntza handiak izango dira aurtengo San Inazioko jaietan; txosnaguneak bere formatua aldatuko du auzora zabaltzeko. Gainera, bi koadrila berri sortu dira parrandarako eta lanerako prest. Erdu uztailaren 24tik 31ra. Post osoa irakurri »

Blas de Otero kaleko Eroski parean probak egin dira banaketa zerbitzua hobetzeko

In Uncategorized on uztaila 24, 2012 at 6:36 am

Gaur, goizaldean, zama-lanak egin dira Blas de Otero kaleko 54an dagoen Eroski establezimenduaren aurrean. Banatze-lanak 06:00etatik 08:00etara bitartean egin dira. Horretarako, ordu horretan, ibilgailuen zirkulaziorako errei bat okupatu da. Banaketa zerbitzua, protokolo zorrotz bat segituta egin da, zonaldeko auzokideei endredorik ez eragiteko. Post osoa irakurri »

Deustuko sosak Malira bidali eta bertako berri jaso du Berbaizuk

In Uncategorized on uztaila 24, 2012 at 6:27 am

Dantza afrikar ikastaroko matrikulazioan jasotako dirua Maliko Dogon Herrialdera bidali du oraingoan Berbaizu Euskara Elkarteak. Gaur egun hain egoera korapilatsua bizi duen Malira hain zuzen. Bertan CC ONG izeneko erakunde katalanak hainbat proiektu eramaten ditu aurrera. Post osoa irakurri »

Borja Sarrionandia-Ibarrari elkarrizketa Brankan

In Uncategorized on uztaila 24, 2012 at 6:15 am

“Gerra garaian deustuarrak erabat inplikatu ziren demokrazia eta askatasunaren alde”. Hori dio ‘La II República y la Guerra Civil en Deustu’ liburuaren egileak Branka agerkari digitalari eskainitako elkarrizketan. Post osoa irakurri »

PREST! 127 kalean gaurtik aurrera

In Uncategorized on uztaila 23, 2012 at 7:18 am

Prestatu zaitezte, PREST! 127. zenbakia gaurtik aurrera banatuko baita harpidedunen artean. Deustualdeko taberna, denda, liburutegi eta bestelako txokoetan ere topatuko duzue. Eduki nagusiak ezagutu nahi? Post osoa irakurri »

Bihar, asteartea, hasiko dira San Inazioko jaiak

In Uncategorized on uztaila 23, 2012 at 7:07 am

Berrikuntza handiak izango dira aurtengo San Inazioko jaietan; txosnaguneak bere formatua aldatuko du auzora zabaltzeko. Gainera, bi koadrila berri sortu dira parrandarako eta lanerako prest. Erdu uztailaren 24tik 31ra. Post osoa irakurri »