prestaldizkaria

Archive for 2012(e)ko apirila|Monthly archive page

Bilboko HAPO berria aztergai hirigintza jardunaldietan

In Uncategorized on apirila 30, 2012 at 3:13 pm

Bildu udal taldeak erronka berria du antolatu dituen Hirigintza Jardunaldiekin. Bilboko Udalak, datorren ikasturteari begira, Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) eraldatzeko abiatuko duen prozesua aitzakia bezala hartuta, Bilboko hiri ereduaren inguruko analisia eta gogoeta kritikoa egitea proposatu nahi du. Post osoa irakurri »

Advertisements

Bilboko merkatariak eta euskara ardatz dituen erreportajea Argia aldizkarian

In Uncategorized on apirila 30, 2012 at 3:09 pm

Biribilko egitasmoa probestuz, euskara ikasten ari diren lau merkatarirekin hitz egin du Argia astekariko Amaia Ugalde kazetariak. Azken datuen arabera, Bilboko merkatarien %22,9 euskara ulertzeko gai da eta inkesta erantzun duten merkatarien %30,5ak euskarazko ikastaroekiko interesa agertu du. Post osoa irakurri »

Zirkua eta antzerkia P6n maiatzean

In Uncategorized on apirila 30, 2012 at 2:57 pm

Pabilioi 6 gune eszenikoak hiru ikuskizun iragarri ditu maiatzerako, hauetariko bi zirku teknika desberdinetan oinarritzen dira eta hirugarrena XXI. mendeko behar-beharrezko antzezlana da. Post osoa irakurri »

Euskadiko klinika handiena inauguratu dute Botika Zaharrean

In Uncategorized on apirila 30, 2012 at 11:43 am

Lehen asteburua eman dute Botika Zaharreko IMQ klinika berrian bai langile bai gaixo zein berauen senideek. Bi urtetan eraiki den 9.000 metro koadroko klinikak -Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektoen proiektua-, 85 miloi euroko kostua izan du osotara. IMQren arabera azken belaunaldiko ekipamendu mediko-kirurgikoa eta baliabiderik aurreratuenak jarri ditu bertan.  Post osoa irakurri »

“Esker oneko ikusleak dira umeak”

In Uncategorized on apirila 27, 2012 at 10:19 am

‘Ahatetxo Itsusia’ antzezlana estreinatu berri du Elgoibarren Arangoitin bizi den Ugaitz Alegria ondarrutarrak. Musikala gustuko du eta gehienetan dantzatzea tokatzen zaio. Euskal Herrian eta euskaraz lan egiteagatik pribilegiatutzat du bere burua. Post osoa irakurri »

Ziza otartekotxoa (El Viejo Roble)

In Uncategorized on apirila 27, 2012 at 10:06 am

San Pedro plazako 2. zenbakian dagoen El Viejo Roble tabernara jo dugu oraingoan. Pintxo erakargarriz beteta duen barraren aurrean, beraien eskaintzarik kuttunetariko bat nola egiten duten azaldu digute. Post osoa irakurri »

Irene Barrena

In Uncategorized on apirila 27, 2012 at 9:58 am

«Herriek hizkuntzaren bidez helarazten dute kultura; beraz, hemen bizitzeko, ezinbestekoa dut euskara». Post osoa irakurri »

Jon Gerediaga: “Poemak hankak lurrean ditudala idatzi ditut eta esan ezin daitezkeen gauza horietaz”

In Uncategorized on apirila 27, 2012 at 9:46 am

Jon Gerediaga idazlea Blas de Otero kalean sortu zen, poetaren izena duen kalean, eta poesia idazten sentitzen da erosoen. Hirugarren poema liburua du ‘Zentauro-hankak’ (Pamiela, 2012). Post osoa irakurri »

Gaur apirilak 27 Deustuko gazte lokalen: FLY SHIT + HIL AIARI + THE STEPHEN ATTACK

In Uncategorized on apirila 27, 2012 at 9:39 am

Gaur apirilak 27 iluntzeko 20:00etan Deustuko gazte lokalean: Post osoa irakurri »

PREST! 124 bihartik aurrera

In Uncategorized on apirila 26, 2012 at 2:57 pm

Bihar (apirilak 27) hasiko dira banatzen Deustualdean 124. PREST! aldizkaria. Eduki nagusien artean hauek: Post osoa irakurri »