prestaldizkaria

Archive for 2012(e)ko Iraila|Monthly archive page

Mintzapraktikarako Berbalagun taldeak martxan dira Deustualdean

In Uncategorized on Iraila 27, 2012 at 9:30 am

2012-13ko Mintzapraktika egitasmoa abian da. Aurtengo izen-emate kanpainarako erabili den bideoko protagonistak Mihiluze saioko Ilaski Serranok eta Kike Amonarriz eta hainbat berbalagun dira.  Post osoa irakurri »

Advertisements

Pantaila handira zein txikira datorkigun euskarazko zinea

In Uncategorized on Iraila 20, 2012 at 11:59 am

Zineuskadik orain arteko euskarazko filmeen eskaintza epe laburrean handituko du bai zine aretoetan bai DVD formatuan edota streammingen bidez ikusgai jarriko diren filmei esker. Post osoa irakurri »

Gaur zabaltzekoa da Mao Mao diskoteka

In Uncategorized on Iraila 20, 2012 at 11:50 am

Martxoan, Bilboko Udalak sei hileko itxialdia eta 15.000 euroko isuna ezarri ostean, besteak beste aforoa ez errespetatzeagatik, gaur zabaltzeko da Zorrotzaurren Mao Mao. Tarte horretan “oso lasai” bizi izan dira auzotarrak. Irekieraren aurrean, kezkatuta daude. Post osoa irakurri »

Deustualdeko herritarrek Zorrotzaurreko eraso sexista publikoki salatu dute

In Uncategorized on Iraila 20, 2012 at 11:38 am

Isila izan zen atzo arratsaldean Euskaldunako errotondan PARE femista taldeak deituriko elkarretaratzea. 60 lagun inguru bertaratu ziren joan den larunbatean Zorrotzaurren gertatu zen eraso sexista kalean salatzera.  Post osoa irakurri »

Euskal dantzak ikasteko aukera Bihotz Alai taldearekin

In Uncategorized on Iraila 19, 2012 at 10:29 am

Kurtso berria hastera doa Bihotz Alai dantza taldea. Sei urtetik aurrerako ume, gazte zein helduek aukera paregabea dute euskal dantzak ikasteko. Interesatuek taldearen egoitzatik pasa behar dute, Blas de Otero kaleko 42. zenbakiaren atzekaldetik. Post osoa irakurri »

Kontzentrazioa gaur 19:00etan Euskaldunako errotondan Zorrotzaurreko eraso sexista salatzeko

In Uncategorized on Iraila 19, 2012 at 9:10 am

Joan den larunbat gauean Zorrotzaurren izan zen emakume baten aurkako eraso sexista salatzeko Deustuko PARE feminista taldeak kontzentrazioa deitu du gaur, irailak 19, Euskaldunako errotondan 19:00etan. Post osoa irakurri »

‘Joseba Sarrionandiaren lana irakurtzen’ saioa gaur 20:00etan BBK Aretoan

In Uncategorized on Iraila 18, 2012 at 11:39 am

Bertan izango dira Mikel Inunziaga eta Eñaut Elorrieta kantariak, Iurretako idazleari gorazarre txiki bat egin guran, eta beraiekin batera Bernardo Atxaga arituko da. Atxagak Sarrionandiaren poetikari buruz hitz egingo du zabal, eta argitaratu gabeko poemak irakurriko ditu. Post osoa irakurri »

Atxilotu dute Zorrotzaurren joan den larunbatean emakume bat erasotu zuen gaztea

In Uncategorized on Iraila 18, 2012 at 10:33 am

Irailaren 15ean, gaueko 10ak aldera, gizon gazte batek emakume bat erasotu zuen Zorrotzaurren. Hainbat kolpe eman zizkion. Emakumeak aurre egin eta ihes egitea lortu zuen.  Post osoa irakurri »

Deustuko greba asanbladak ekimen ugari zehaztu ditu I26-ko greba orokorrerako

In Uncategorized on Iraila 18, 2012 at 10:15 am

Egunero karpa bat jarriko dute auzoko puntu ezberdinetan greba deialdiari buruzko informazioa zabaltzeko. Gainera, saltoki guztietara joko dute grebaren zergatiak azaltzera eta irailaren 24an kalejira zaratatsua egingo dute auzotik, beste gauza batzuen artean. Post osoa irakurri »

Euskaldunako patinatze pista eraberritua gaurtik aurrera zabalik

In Uncategorized on Iraila 17, 2012 at 7:41 am

Hiru hile eman ditu itxita konpontze eta handitze lanetan Euskalduna zubi azpiko patinatze pistak. 440 m2 irabazi ditu eta polikarbonato estalki berri bati esker euri ura ez da pista barrura sartuko. Post osoa irakurri »