prestaldizkaria

Archive for 2012(e)ko maiatza|Monthly archive page

Pabilioi 6n antzerkia, musika eta Tabernas Fantasticasen saioak asteburuan eta astelehenean

In Uncategorized on maiatza 29, 2012 at 2:13 pm

Behibi’s konpainiak ‘No es fácil’ antzezlana eszenaratuko du ekainaren 1, 2 eta 3an, Patricia Franco dela agerraldiko protagonista eta Espe López zuzendaria. Ekitaldiak Irrintzi Ibarrolak Pabilioi 6ko atarian eskainiko dituen kontzertuekin osatuko dira. Post osoa irakurri »

100 jarraitzaile baino gehiago ditu PREST!ek Twitterren

In Uncategorized on maiatza 29, 2012 at 8:48 am

Twitterren profila zabaldu eta hiru hilera, 100 jarratzaileko muga gainditu du PREST! aldizkariak. Egunez egun, Deustualdeko berri Interneten era azkarrean emateko apustuak oso erantzun ona izan du. Eskerrik asko jarraitzaile guztioi! Eskerrik asko gure komunikabide txikia handi egitegatik!

‘Zergatik panpox’, irakurketa eta analisia

In Uncategorized on maiatza 29, 2012 at 8:32 am

Ekainaren 14an, goizeko 8etatik gaueko 8etara, geratu barik, irakurriko dute txandaka ‘Zergatik panpox’ (1979) Arantza Urretabizkaiaren liburua Arriaga antzokian hainbat eta hainbat literaturzalek. Zehazki, 400 inguruk. Bilbo Zaharra Forumek aurtengo aukeratutako liburuaren garrantzia eta eragina aztertuko dute maiatzaren 31tik aurrera Ana Urkizak, Gemma Lasartek eta Josune Muñozek. Post osoa irakurri »

Jakintza Librearen III. Jardunaldiak: ‘Sarean jaioberriak’

In Uncategorized on maiatza 29, 2012 at 7:56 am

Azkue fundazioak aurten ere Jakintza Librearen III Jardunaldiak ospatuko ditu. Aurtengo gaia ‘Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak’ izango da. Maiatzaren 30ean Bilbon, Euskararen Etxean ospatuko dira. Post osoa irakurri »

San Inazioko gazteen aurkako epaiak izaera politikoa duela diote auzokideek

In Uncategorized on maiatza 29, 2012 at 7:51 am

80 bat lagunek parte hartu zuten San Inazioko Herri Bilguneak deituta Alberto Marin eta Gaizka Astorkizaga gazteei elkartasuna adierazteko eta lau urteko espetxealdia betetzera zigortzen dituen epaia salatzeko ekitaldian maiatzaren 24an. Post osoa irakurri »

Gazte Lokalak 21 urte, zorionak!

In Uncategorized on maiatza 29, 2012 at 7:28 am

‘Mundu bat, mila aukera’ lelopean Deustuko Gazte Lokalak bere 21 urtemuga ospatuko du. Horretarako, gaurtik ekainaren 3ra arte aktibitatez betetako programa prestatu du. Guztiok zaudete gonbidatuta. Post osoa irakurri »

Mireia gogoan, gaur kontzentrazioa Arriagan (19:30)

In Uncategorized on maiatza 28, 2012 at 6:55 am

Ramon y Cajal kaleko gure auzokide Mireiaren erailketa salatzeko (joan den ostiralean) gaur kontzentrazioa egingo da Bilboko Emakumeen Mundu Martxarako Plataformak deituta 19:30etan Arriaga plazan. Erasorik ez erantzunik gabe!

Euskal hiztun komunitatearen komunikazio beharrak aztergai, TOKIKOM jardunaldian

In Uncategorized on maiatza 25, 2012 at 11:18 am

Euskal hedabideen, eta batez ere tokikoen, etorkizuneko estrategiak adostu eta finkatze aldera, TOKIKOMek eta TOPAGUNEak “TOKIKOM jardunaldiak” antolatu dituzte ekainaren 15ean, Arrasaten. Post osoa irakurri »

Ibarrekolandako jaiak gaur hasiko dira

In Uncategorized on maiatza 25, 2012 at 8:44 am

Bertoko produktuen azoka, triki-kalejira, txupinazoa eta txosna irekierarekin hasiko dira gaur Ibarrekolandako jaiak. 22:00ean pantaila erraldoiaren bitartez ikusiko dute Ibarrekolandan Athleticen finala: http://www.ibarrekolandatarrak.org/fiestas/ Post osoa irakurri »

EMAROCK ‘Iragana, oraina eta geroa’, erakusketa abian da

In Uncategorized on maiatza 25, 2012 at 8:13 am

Atzodanik Tolosako Aranburu jauregian EMAROCK ‘Iragana, oraina eta geroa’ erakusketa ikusgai dago. San Inazioko Saioa Cabañas argazkilariaren apustua eta Euskal Herriko emakume musikari eta teknikarien taldelana. Aupa zuek!
http://www.emarock.com/