prestaldizkaria

Archive for 2012(e)ko martxoa|Monthly archive page

Txipiekin betetako piperrak

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 11:16 am

Urte askoren ondoren, zabalik da berriro Gallastegi jatetxea. Itxura
berriarekin betiko kalitatea eta hurbiltasuna eskaintzen dute. Besteak
beste, Gallastegiko amamak prestatzen zituen piper beteak jateko
aukera dago gaur egun ere: haragi, ziza eta otarrainxka, txipiroi eta
baita bakailaoarekin betetakoak. Post osoa irakurri »

Advertisements

All Nighters´Club taldearen estreineko lana: APATHY

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 11:08 am

Zazpi urte eta gero All Nighters´Club bere lehenengo diskoarekin dator besapean. Arangoitiko taldeak ahotsaren melodiaz jositako 10 abesti rockero eta indartsuak dakarzkigu. Post osoa irakurri »

Antzinako San Jose jaiak

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 11:05 am

XX. mendeko lehen erdiko prentsa arakatu dugu Deustuko San Jose jaiak zertan ziren jakiteko. Emaitzek ez gaituzte harritu. Gaur bezala orduan ere lehenengo ‘erromeria’ izaten zen eta, hortaz, jendetza handiak batzen ziren Deustuan. Bildotsen kaltetan. Post osoa irakurri »

Aita, zonbia naiz

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 11:01 am

Imajinazioz beteriko animaziozko pelikula honek zonbi, sorginak eta gaueko beste pertsonaia bitxien abenturak aurkezten dizkigu. Goya sarietan 10 hautagaitza eskuratu zituen eta Xixoneko Nazioarteko Zinemaldian Enfants Terribles saria irabazi zuen. Filmaren ekoizpen zuzendaria Alberto Gerrikabeitia deustuarra izan da. Post osoa irakurri »

Euskal Jaia eta jaiak Arangoitin

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 10:49 am

Maiatzaren 5ean emango zaio ha­siera Arangoitiko Euskal Jaiari eta maiatzaren 13ra arte luzatuko da. Antolatzaileek iragarri digutenez, aurten, “indartsu” dator Euskal Jaia, bi asteburu eta astean ze­harreko ekitaldi mordoarekin. Besteak beste, aurrera dezake­gu, Perurena aita-semeak harria jasotzen izango direla, auzoko ko­roak kantaldia eskainiko duela eta Arangoitin entseatzen duten rock talde batzuk kontzertua emango dutela. Aurki, Euskal Jaiko anto­latzaileek kamisetak salgai ipiniko dituzte ekitaldiak finantziatu ahal izateko.

Hori gutxi balitz, aurten Arangoi­tira jaiak bueltatuko dira. Horrela adostu dute auzotar eta tabernari batzuk aspaldiko arazoak eta ha­serreak alde batera utzi nahian. Ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean ospatuko dira Arangoitiko jaiak, Erriberakoekin batera.

Maite Urzaa deustuarra Montrealetik

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 10:37 am

2011ko abuztutik bizi da Maite Urzaa deustuarra Montrealen, bere hitzetan: “Montreal oso hiri lasaia da, eta kultura aniztasuna itzela” Post osoa irakurri »

Rosa Gil: “Emausen erlijio eta iritzi politiko ezberdinetako jendea biltzen da”

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 10:21 am

Hondakinak jaso eta berrerabiltzeaz ezagutzen ditugu Emauseko Traperoak, baina beraien lana haratago doa. Besteak beste, lan merkatuan sartzeko arazoak dituzten pertsonei lanpostu bat izateko aukera ematen diete. Rosa Gil Emaus Bilbo kooperatibaren lehendakaria da eta Sabino Arana kalean duten saltokian bere eginkizunen nondik norakoak azaldu dizkigu. Post osoa irakurri »

Sebas Irazokiren hausnarketa Deiadar mobilizazioaren gainean

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 10:07 am

EHEko kide Sebas Irazokik heldu den martxoaren 31ko Deiadar mobilizazioaren harira helarazi digun iritzi artikulua duzue hauxe. Euskaldunentzat hitzordua Baionan da larunbat honetan (martxoak 31), 17:00ean, Xaho kaian. Post osoa irakurri »

Erramu igandea, arraun igandea

In Uncategorized on martxoa 30, 2012 at 9:58 am

Apirilaren 1ean, 13:00ean Erandiotik irtengo dira Deustuko Unibertsitateko eta Ingeniaritza Eskolako traineruak nor baino nor lehian. Helmuga Bilboko udaletxe parean izango dute. Iaz Deustuk irabazi zuen 23 minuto eta 45 segunduko denborarekin.

Dantza afrikarrak ikasteko aukera euskaraz eta zuzeneko musikaz

In Uncategorized on martxoa 27, 2012 at 9:15 am

Dantza afrikarren lehen ikastaroak izandako arrakasta dela eta, ikastaroa luzatzea erabaki dute irakaslea eta ikasleen artean. Baduzue, beraz, apuntatzeko bigarren aukera!  Post osoa irakurri »