prestaldizkaria

Badator BILBOKO URIOLA komunikabide berria

In Prest! on Otsaila 25, 2014 at 10:56 am

Uriola foto

Bilbon informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabalduko duen hedabide berria sortu dugu BERTON, PREST! eta BILBO HIRIA IRRATIAk, TOKIKOMen laguntzarekin: uriola.info. Otsailaren 26an aurkeztuko dugun plataformak bilbotarren informazio jarioa eta parte-hartzea sustatzea du helburu.

Uriola.info hedabide bat baino askoz gehiago da; plataforma bat. Bertan, Bilboko euskarazko hedabide ezberdinen informazio bateratua kontsumitu ahalko dugu eta hori gutxi balitz, hiritarrek parte hartzeko eta informazioa helarazteko aukera zabala izango dute.

Bi modu daude horretarako, erabiltzaile bihurtzea edota plataformako kide izatea. Erabiltzaileek albisteetan euskara hutsezko erantzunak emango dituzte eta kideek aldiz, argazkiak, artikuluak, iruzkinak zein bestelako edukiak sortu ahalko dituzte. Norbanako bakoitzak erabakiko du kide edo erabiltzaile izango den.

URIOLA

Erabiltzaileek plataforman bertan toki pertsonalizatua izan dezakete, profil bat; blog pribatua baina zabalkunde publikoarekin. Erabiltzaileei, behar izanez gero, uriola.info-ren erabilera azalduko zaie ikastaro txiki baten bidez edo argibide orri bat helaraziz. Beraz, uriola.info-k informazio emari ezberdinak izango ditu.

1. Zuk (zuek) sortutakoa. Norbanakoek euren kabuz bilbotarrei helarazi nahi dieten informazioa.

2. Uriola.info-k sortuko duena. Bilbon ematen diren prentsaurreko, ekitaldi, egitasmo eta berrien zabalkundea.

3. Kanpo blogak eta web orrialdeak. RSS bidezko lotura izango dute uriola.info-rekin.

4. Bilboko euskarazko hedabideen informazio jarioa. Bilboko hedabide ezberdin ugari dira uriola.info sortzen dutenak eta horien guztien informazioa plataforman kontsumitu daiteke zuzenean. Adibidez, BERTON eta PREST! aldizkariek eta BILBO HIRIA IRRATIAk argitaratutako oro.

5. Sare sozialetatik (Facebook eta Twitter momentuz) datorren informazioa.

Uriola foto2

Nortzuk dira kideak? Nortzuk erabiltzaileak?

· Erabiltzaileak. Izena edo ezizena eman osteaz, argitaratutako albisteetan erantzuteko aukera izango duzu, baina bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango.

· Kideak. Izen-abizena duten erabiltzaileak dira, anonimoak ez diren norbanako edo taldeak. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute, baita erantzunak emateko ere.

Zer egin kide egiteko eta edukiak gehitzeko?

· Sare Sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile profila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (Facebook edo Twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara `kide´ moduan sare horretan dituzun datuekin (argazkia eta izen-abizenak).

· Kide izaera eskatuta. Bete uriola.info-n, Sartu atalean, zure datuak: izen-abizenak, biografia… eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure profilean eskatu uriola.info-ri kide izaera. Kudeatzaile batek ziurtatuko du benetako datuak eman dituzula eta eskaera onartuko dizu. Hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak… edo zure kanpoko bloga uriola.info-ra lotzeko aukera izango duzu.

Behin izena emanda edozer esan dezaket?

Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek:

· BAT. Uriola.info-n parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.

· BI. Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, uriola.info-k akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, uriola.info-k kentzeko eskubidea dauka.

· HIRU. Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, uriola.info-k kendu egingo du.

BILBOKO URIOLA otsailaren 26an, asteazkena, aurkeztuko dugu 19:00etan Kafe Antzokian. Eta noski, gonbidatuta zaude!!!

uriola.info

facebook.com/uriolapuntuinfo

@uriolainfo

bilbokouriola@gmail.com

944 47 10 42

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: