prestaldizkaria

Archive for 2012(e)ko ekaina|Monthly archive page

Erriberako jaietan gaur eta asteburuan…

In Uncategorized on ekaina 29, 2012 at 10:42 am

Atzo hasi ziren jaiak Deustuko Erriberan eta igandera arte ez da atsedenik izango, dibertsiorako hamaika aukera. Post osoa irakurri »

Arangotiko jaietan gaur eta asteburuan…

In Uncategorized on ekaina 29, 2012 at 10:25 am

Hona hemen Arangoitiko Jai Batzordearen proposamena gaur, ostirala, eta asteburuan ondo baino hobeto pasatzeko: Arangoitiko Txapel Jaiak Post osoa irakurri »

Salgai dago (3€) oinarrizko euskara ikasteko ‘kxo!’ aplikazioa

In Uncategorized on ekaina 28, 2012 at 9:50 am

‘kxo! Ikasi euskara / Aprende euskera / Learn Basque / Apprenez le basque’ euskarazko oinarrizko hiztegia ikasteko aplikazio bat da, eta haren bidez gaztelania, ingelesa edo frantsesa abiapuntutzat hartuta euskara ikasi ahalko du erabiltzaileak. Elhuyarrek sortu eta garatu du. Post osoa irakurri »

Gaur hasiko dira Deustuko Erriberako jaiak (gaurko egitaraua)

In Uncategorized on ekaina 28, 2012 at 9:36 am

Pablo Deunaren egunean, gaur ekainak 28, emango diote hasiera Deustuko Erriberan aurtengo auzoko jaiei eta etenik gabe ariko dira dibertitzen uztailaren 1era arte. Post osoa irakurri »

Sexu askapenaren aldeko egunean aldarrikapen ugari

In Uncategorized on ekaina 28, 2012 at 9:27 am

Deustuko PARE feminista taldeak “hautsi ditzagun kateak” leloari bigarren bat gehitu dio gaurko egunean: “autogozatu, elkargozatu, anitzgozatu”. Bilboko manifestazioa Moyua plazatik irtengo da, 20:00ean. Gauean, Kafe Antzokian, Galder Perez eta Ane Zabala aktoreek kabaret ikuskizuna eskainiko dute. Post osoa irakurri »

Olaia San Miguelen margoak ikusgai ostirala arte Ibarrekolandako udaltegian

In Uncategorized on ekaina 27, 2012 at 2:18 pm

Mihise gainean pintura akrilikoa erabili ohi du bere lan gehienetan Olaia San Miguelek. Kastaños eta Begoñako udaltegietatik pasa ondoren, ostirala bitarte ikus daiteke Olaiaren “natura eta ezusteko” irudien erakusketa San Inaizo-Ibarrekolandako udaltegian (Errondoko, 2), Expodistrito egitasmoaren barruan. Post osoa irakurri »

Gaizka Astorkizagaren aurkako atxilotze agindua eman du Audientzia Nazionalak

In Uncategorized on ekaina 27, 2012 at 10:13 am

San Inazioko Gaizka Astorkizaga bilatu eta espetxeratzeko agindua publiko egin zuen atzo goizean Audientzia Nazionalak. EZPAM! taldeak Astorkizagari elkartasuna adierazteko auzo bira deitu du ostiral honetarako, 20:00ean Levante plazan. INFO + EZPAM!

Bidaia kontaketak, hurrengo astean Zelanda Berria eta El Salvador

In Uncategorized on ekaina 27, 2012 at 8:26 am

Zelanda Berrian ikusi, ikasi eta bizitakoak kontatuko ditu Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42) Nuria Arroyok uztailaren 4an. Hurrengo egunean, berriz, Maitane Muñozek El Salvadorrera eginiko bidaia gogoratuko du. Bi saio hauekin emango zaio amaiera Berbaizuk antolatutako bidaia kontaketen zikloari. Post osoa irakurri »

Euskal dantzak Deustualdeko plazetan gaur, ostiralean eta igandean

In Uncategorized on ekaina 27, 2012 at 8:14 am

Bihotz Alai dantza taldeak antolatuta hiru aukera eder izango dira gaurtik aurrera jota, arin-arina eta bestelako euskal dantzak plazaratzeko. Gaurko hitzordua 19:30etan izango da San Pedro plazan (San Pedro egunaren inguruko urteroko dantzaldia). Ostiralean (ekainak 29) 19:00ean eta igandean 12:30etan jai giroko hitzordua Erriberako plazan izango da. Animatu eta eragin oinei!

Hiru talde, zortzi pertsona eta gogo handiak, ostiralean, Gazte Lokalean

In Uncategorized on ekaina 27, 2012 at 8:07 am

Deustuko Gazte Lokalan gau zaratatsu eta esperimentala prestatu dute udari irribarre batekin ongi etorria emateko. Hiru talde, zortzi pertsona eta gogo handiak. Post osoa irakurri »