prestaldizkaria

Umeentzako ‘Izar eta Zenaida’ antzezlana irailaren 30ean P6n

In Uncategorized on Iraila 13, 2012 at 8:27 am

Bekoerri elkarteak antolatuta, 5-10 urte bitarteko umeentzat, taularatuko dute irailaren 30ean, 12:00etan, Pabiloi 6n, ‘Izar eta Zenaida’ antzezlana; Galder Perezek idatzi eta zuzendua eta Eidabek ekoitzia. Neskato euskaldun eta kubatar baten arteko harremana du oinarri.

Mundua birrintzen ari da, dena hankaz gora dago. Anabasaren erdian Izar euskaldun neska eta Zenaida kubatar gazteak elkar ezagutuko dute. Elkarri eskua ematen diotenean botere magikoa dutela ikusiko dute, biek batera bat eginez elkartasunaren indarra baitute. Lortuko ote dute Izar eta Zenaidak elkartasunaren botereaz gaiztakeriari aurre egitea? Erantzuna, irailaren 30ean, Deustuko Erriberako Pabiloi 6 gunean.

Sarreren erreserba: 639766720

‘Izar eta Zenaida’, fitxa
Testua eta Zuzendaritza: Galder Perez
Aktoreak: Aiora Sedano eta Maite Fombellida
Keatorren ahotsa: Urko Olazabal
Ilustrazioak: A. Magaldi
Diseinua: blk komunikazioa
Jantziak: Truka rec
Atrezzo: Asierito eta Etxahun
Interfaze interaktiboa: Social sound
Txotxongilo interaktiboak: Diana Franco
Ikusentzunezko efektoak: Fabian sounds
Instalazioaren diseinua: Eidabe eta Social Sound
Animazioak: Social sound
Teknikoa: Fabian sounds
Software interaktiboa: Social sound
Iluminazionaren programazioa: Fabian Sounds
Abestiaren letra: Galder Perez
Grabazio estudioa: Balea
Grabazio teknikoa: Asier Ercilla
Argazkiak eta Bideoa: Xut kultur elkartea
Ekoizpena: Eidabe SL

Utzi iruzkina