prestaldizkaria

Suitzatik elkartasuna adierazi diote Gaizka Astorkizagari

In Uncategorized on Iraila 11, 2012 at 10:23 am

Irailaren 1ean Arbedo-Castionen egin zen Arrazakeriaren kontrako Lehenego Futbito Txapelketan La Scintilla kolektiboak elkartasuna adierazi zion Gaizka Astorkizaga ‘Fito’ San Inazioko presoari eta gainontzeko euskal preso politikoei.

Iturria: BRANKA

Suitzako hegoldeko Arbedo-Castion herrian Arrazakeriaren kontrako Lehenego Futbito Txapelketa burutu zen eta behin partidu amaituta, La Scintilla kolektiboko eta beste hainbat lagunek “Maite zaituztegu. Fito. Denak askatu” lema zuen pankarta bat atera zuten, Gaizka Astorkizaga eta gainontzeko euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko.

La Scintillaren web gunean irakurri daiteke, euren “lagun eta adizkidea” den ‘Fito’-ri elkartasuna adierazteaz gain, “Euskal Herri independiente eta sozialista baten aldeko militantzia politikoagatik preso dauden beste preso guztiak” ere gogoan dituztela.

Astorkizaga uztailaren 6an atxilotu zuen Ertzaintzak bere burua Bizkaiko Lurrralde Auzitegiaren hesian kateatu ondoren, eta geroztik Basauriko espetxean dago. Auzitegi Nazionalak lau urteko zigorra ezarri zion, Alberto Marin auzokidearekin eta Alex Bustindu santutxuarrarekin batera, 2009an kutxazain baten erreketan parte hartzea egotzita.

Utzi iruzkina