prestaldizkaria

Posts Tagged ‘kanala’

Kanalaren irekierari aurka egiteko ideia bilketara dei egin dute

In Uncategorized on abendua 18, 2013 at 4:01 pm

loXkZxGApvFaDQa-556x313-noPad

Deustuko kanala irekitzearen aurka agertu dira hainbat herritar. Horien artean “Central Park Deustuko Erriberan” iritzi artikulua sinatzen duten Pedro Zuberogoitia eta beste sei herritar. Post osoa irakurri »

Advertisements

Deustuko Kanaleko lanetan probintziako lan hitzarmenaren errespetua baldintza izatea exijitu du EH Bilduk

In Uncategorized on uztaila 19, 2013 at 11:50 am

KANALA

EH Bilduren udal taldeak Deustuko Kanalaren irekitze lanen esleipenerako baldintza-agirian probintziako hitzarmena errespetatzea nahitanahiezko baldintza izatea exijitu du. Lan baldintza duinak bermatzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak martxan jar daitezela eskatu du Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak. Post osoa irakurri »

Itsasadarra hesitzeko lanek ehun urte

In Uncategorized on apirila 3, 2013 at 7:14 am

0573

1913 urte aldean egin zituzten Deustualdean Ibaizabaleko itsasadarraren ibilbidea kanalizatzeko azken lanak. Geroago etorri zen Deustuko kanala, oraindik ere noiz amaituko dagoen proiektu erraldoia. Post osoa irakurri »

Kanala zabaltzeko eta Deustu eta Zorrotzaurre lotuko dituen zubia egiteko obrak urte bukaeran has daitezke

In Uncategorized on martxoa 4, 2013 at 12:45 pm

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmena sinatu dute Deustuko kanala zabaltzeko. Eusko Jaurlaritzak, Zorrotzaurreko irla izango deneko lurren bidez, hirigintza-arloko jarduketa honetan dagokion zatia ordainduko du. Post osoa irakurri »

Deustuko Kanala zabaltzeko lanak eta kostuak banatu dituzte Udalak eta Jaurlaritzak

In Uncategorized on abendua 12, 2012 at 10:29 am

Zorrozaurre blog 011

Ofizialtasuna eman diote Zorrotzaurreko penintsula uharte bihurtzeko proiektuari Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak adostutako hitzarmenarekin. Post osoa irakurri »

Azkuna alkateak lehentasuna eman die Deustuko Kanala irekitzeko lanei

In Uncategorized on azaroa 7, 2012 at 8:37 am

Zorpetu egingo da Bilboko Udala 2013an Iñaki Azkuna alkateak iragarri duenez. Besteak beste, Deustuko Kanala zabaldu eta uharte bihurtzeko lanak burutzera 30 miloi euro bideratuko ditu Udalak. Post osoa irakurri »

Deustuko Kanala betetzeko proposamena, 2005eko HAPOko proposamena oinarri hartuta

In Uncategorized on ekaina 27, 2012 at 7:58 am

Deustuko Erriberako Hirigintza Plan berriaz gogoeta eta errepaso historikoa egin du San Inazioko auzokide batek. San Inazio auzoaren sorrerarekin eta Kanalaren irekierarekin Deustuko izaera desegin zela aipatzen du, besteak beste. Penintsula uharte bihurtu ordez, Kanala betetzearen alde egiten du eta horretarako 2005eko HAPOan agertzen den proposamenean oinarritzen da. Post osoa irakurri »