prestaldizkaria

Posts Tagged ‘Eider Zuriarrain’

Eider Zuriarrain eta beste 231 euskal herritarren egoera ziurgabea Naiz agerkarian

In Uncategorized on uztaila 22, 2013 at 11:01 am

NAIZ EIDER ZURIARRAIN

232 euskal herritarrek ez dakite bihar barrote artean edo aske egongo diren. Batzuk, gehienak, epaiketa zain daude; besteak, epaiaren edo euroaginduaren esperoan. Den-denek, ordea, ziurgabetasun berarekin egin behar diote aurre bizitzari. Orainari eta geroari. Horietako bat da Eider Zuriarrain deustuarra. Post osoa irakurri »

Ongietorria egin zioten bart Eider Zuriarraini Deustun

In Uncategorized on maiatza 8, 2013 at 6:57 am

eiderongietorria

Goizaldeko 1:00etan heldu da  Eider Zuriarrain  Deustura eta harrera beroa egin diote auzokide eta lagunek. Txaloak, bertsoak eta agurra eskaini dizkiote. Post osoa irakurri »

Eider Zuriarrain deustuarraren atxiloketa salatzeko manifestazioa

In Uncategorized on maiatza 6, 2013 at 7:35 am

Eider Maiatzak 6_

Gaur, maiatzak 6, manifestazio deia egin dute Eider Zuriarrain deustuarraren atxiloketa salatzeko. San Pedro plazatik abiatuko da manifestazioa 19:30ean “Gerra estrategiari stop” goiburupean. Post osoa irakurri »

Gaur Eider Zuriarrainen kartzela-zigorra gaitzesteko manifestazioa Deustun

In Uncategorized on apirila 19, 2013 at 7:00 am

Eider apirilak19

Zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote Eider Zuriarrain deustuarrari. Ibai Beobide San Inazioko auzokideari, aldiz, hogei urteko zigorra.  Beste bost lagun zigortu dituzte auzi berean. Post osoa irakurri »

Gaur jarraituko du Eider Zuriarrainen eta Ibai Beobideren epaiketak

In Uncategorized on otsaila 1, 2013 at 7:30 am

Eider deustu  mani mail.google.com

Astelehenean hasi eta asteartean eten zuten epaiketa gaur, ostiralean, jarraituko du Madrilen. Eider Zuriarrain deustuarraren  eta Ibai Beobide San Inazioko auzokidearen aurkako epaiketa hori salatzeko manifestazioa abiatuko da San Pedro plazatik 19:00etan. Post osoa irakurri »

Eider Zuriarrain deustuarraren askatasuna eskatzeko kontzentrazioa gaur Larrabetzun

In Uncategorized on urtarrila 30, 2013 at 7:45 am

Eider wpid-1358803391172

Astelehenetik Madrileko Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren Eider Zuriarrain deustuarraren egungo bizitokian, Larrabetzun, kontzentrazioa deitu dute gaurko, urtarrilak 30, Herriko plazan 20:00etan. Post osoa irakurri »

Deustuko herritar bi epaituko dituzte Madrilen hile amaieran

In Uncategorized on urtarrila 10, 2013 at 12:03 pm

herrira goiburua

Juankar Iglesiak eta Eider Zuriarrain Deustuko herritarrak Madrileko Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte hilaren 24an, eta 28tik 30era, hurrenez hurren. Deustuko Herrira mugimenduak auzokide biei Madrilen bertan elkartasuna eta babesa adierazteko antolatzen ari da. Post osoa irakurri »