prestaldizkaria

Marcos Solano: “Euskal kultura oso interesgarria eta berezia iruditzen zait”

In Prest! on Otsaila 25, 2014 at 9:48 am

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Noiz eta zergatik etorri zinen Parisetik Euskal Herrira?

Duela 35 urte etorri nintzen Euskal Herrira. Nire familia hemengoa delako etorri nintzen.

Nola egokitu zinen?

Hamaika urte nituenean etorri nintzen eta hasieran gogorra izan zen, batez ere, hizkuntzagatik. Nire amaren hizkuntza frantsesa da eta horregatik hasieran gogorra egin zitzaidan. Hizkuntza berriaz gain, ohitura berriak eta jende berria ezagutu behar izan nituen. Baina azkenean, pixkanaka-pixkanaka, denbora apur batekin egokitu nintzen.

Bertoko zerk harritu zintuen gehien?

Jendearen ohiturek harritu ninduten gehien. Frantziako jendea hurbilagoa da, hemengoek, berriz, mesfidantza handiagoa daukate, batez ere, kanpotarrekin. Hona etorri eta ospitalean egon nintzen. Bost urte eman nituen bertan apaizez inguratuta; egun osoa igarotzen genuen otoitz egiten. Hori arraroa egiten zitzaidan, Frantzian erlijioa ez delakoa hain garrantzitsua.

Zer egiten duzu Deustun? Zer harreman duzu Deusturekin?

Euskara ikasten dut Deustun, Bidaideak elkartean, eta badaramatzat jada zazpi edo zortzi urte AEK-ko irakasleekin. Ez da hizkuntza erraza, zaila egiten zait. Astelehenetik ostegunera etortzen naiz eta bi orduko klaseak ematen ditugu. Klaseak amaitzen direnean autobus batek eramaten gaitu etxera. Klaseetan oso gustora nago, giro aparta dago eta irakasle zein klasekoekin konfiantza harreman handia dago.

Zergatik hasi zinen euskara ikasten?

Hizkuntzak asko gustatzen zaizkidalako, ingelesa, frantsesa, gaztelania, euskara… Gainera, euskal kultura oso interesgarria eta berezia iruditzen zait, desberdina da. Hasieran euskara ikastea pixka bat kostatu zitzaidan, baina poliki-poliki lortu dut. Zoritxarrez, klasetik kanpo oso gutxitan erabiltzen dut. Nire lagunekin ez dut erabiltzen eta familian nire ilobarekin bakarrik hitz egiten dut, berak ikastolan euskara ikasten duelako. Amarekin ezin dut hitz egin berak frantsesa eta gaztelania bakarrik dakizkielako.

Zelakoa da Paris? Zelakoak dira paristarrak?

Hiri zoragarria da Paris baina gauza txar bat dauka, oso garestia dela. Beraz, dirua behar da bertan bizi ahal izateko. Baina gauza oso onak ditu, adibidez, bertako jendea hurbila da. Kultura, museoak, antzerkiak… ditut faltan gehien, baita bertako jendea ere. Baina, Parisen ditudan lagunekin kontaktua mantentzen dut interneten bitartez.

Bueltatu zara Parisera?

Bai, duela hiru edo lau urte itzuli nintzen, baina mugikortasun arazoak ditugun pertsonentzat leku asko ez daude egokituta eta hori da arazorik handiena. Baina hemen berdina gertatzen da, gauzak ez daudela guretzat egokituta.

Pentsatuta daukazu Parisera itzultzea?

Ez dakit, hemen gustura nago eta bertan dauzkat nire familia eta lagunak. Urte batzuk igaro ondoren ikusiko dut zer egin, baina momentu honetan hemen gustura nago.

Jatorria: Paris

Bizitokia: Gallarta

Elkartea: Bidaideak

Euskaltegia: AEK Matxintxu euskaltegia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: