prestaldizkaria

Pintxodromoa: “Atxuri taberna”

In Prest! on Otsaila 24, 2014 at 9:30 am

Alberto eta Pope-1

UDABERRI SANDWICHA (Atxuri taberna)

 Luzarra kalearen hasieran dagoen Atxuri tabernara joan gara oraingoan. Egunero barran jangarri egoten den sandwicha zelan egiten den azaldu digute Alberto eta Popek. Xume bezain goxoa da. Ez da bakar bat ere sobratzen, pentsa!

Historia

Kafe “gozoa”, “kalitatezko” garagardoa eta kubata “ederrak” eskaintzen ditu Atxuri tabernak. Baina baita gauza gehiago ere: gildak, tortilla, txerrikia, ogitartekoak… Itxita egon ostean, joan den azaroan berriro ere zabaldu zutenetik “borrokan” ari dira Alberto eta Pope, negozioa aurrera atera nahian. “Ez da erraza, hau ez da lehengoa”, dio Albertok. Horregatik nahi dute “musika ona eta giro ona” duen tabernara jendea animatu.

Atxuri toldoa

Nola egin?

  • Osagaiak: sandwich ogia, tomatea, letxuga, arrautza, gazta, atuna, york urdaiazpikoa eta mahonesa.

Ez du batere zailtasunik Udaberri sandwichak. Kalitatezko lehengaiak eta maitasun apur bat baino ez dira behar.

Sandwich ogia txigortzeak ukitu ezin gozoagoa emango dio. Beraz, horra gure gomendioa. Txigortu ostean, mahonesarekin ondo igurtzi bi ogi xerrak eta jarraian erantsi tomate, letxuga eta egositako arrautz zatiak, mehe moztuta. Hala nola, gehitu atun zati batzuk eta sandwichetarako erabili ohi den gazta xafla bat eta York urdaiazpiko beste bat.

Kontuz ibili muntaketan, osagaiak mugitu eta sandwicha desegitea oso ohikoa baita. Presio egin osagaiak sandwicha ondo tinkotzeko eta kito! On egin!

  • Zailtasun maila: txikia
  • Egiteko denbora: 15 minutu
  • Prezioa: 1.50€

IMG_7042

ATXURI TABERNA

Luzarra 1, DEUSTU 946 75 40 17

Astelehenetik ostiralera 9:00-23:00

Asteburutan 12:00-15:30 eta 18:30-02:00

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: