prestaldizkaria

“Blogetan!” Euskarazko blog lehiaketako finalistak aukeratu dituzte

In Berria on Otsaila 20, 2014 at 12:24 pm

blogetan

Azkue Fundazioak Blogetan! Euskal blogariak lehian euskarazko blog lehiaketa ospatu du, Argia aldizkaria laguntzaile izan duela. Publikoak gustoko izan dituen blogak aukeratu izan ditu, ezarri zituzten lau kategoriatan; eta epaimahaiaren iritziarekin bat eginez, kategoria bakoitzeko hiru blog finalistak aukeratu dituzte. Hauek dira finalistak.

Hamabi finalista hauetatik kategoria bakoitzeko blog irabazlea aterako da. Hauek eta blogari berriaren sariak nork jasoko duen, datorren martxoaren 6an jakin izango dugu, Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldian. Euskararen Etxean ospatuko dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Jardunaldi hau doakoa eta guztiz zabala izango da. Euskal blogosferaren egoera aztertuko dute guztion artean eta horretarako atal interesgarriak prestatu dituzte:

azk

Egitaraua

  • Ongietorria eta aurkezpena. Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioaren zuzendariaren eskutik.
  • Ikuspegi teorikoa: Blogen ikuspegia marko teoriko batetatik aztertuta. Gorka Palazioren eskutik (@palazio), Euskal Herriko Unibertsitateko Ikusentzunezko Teknologietan Katedraduna.
  • Blog arrakastatsuak eta euskaraz oso anitzak dira. Atal honetan adibide batzuk ikusteko aukera egongo, protagonisten eskutik zuzenean, eta beraien esperientzia kontatuko dute:
  1. Imanol Epelde (Etxepare Rap eta 27 zapata blogak)
  2. Oier Peñagarikano (Itsumustuan bloga)
  3. Amaia Nicholson (Hazitegia bloga)
  4. Iñigo Errasti (31eskutik.com – EIZIEren egitasmoa)
  • Blogak enpresa eta marketin ikuspegi batetik. Lucas Aisa (@calvoconbarba) zaragozakoa da, sarean ezagunagoa da Calvo con Barba ezizenagatik. Marketinean eta online estrategietan aditua da. Sozial media gaia maisuki tratazen du bere blogean: calvoconbarba.com Pertsonaia xelebrea da Lucas!
  • Mahai-ingurua: Blogak gaitzat hartuta, hainbat euskal blogari egongo dira Blogen errealitate berria aztertzen eta euskarak duen presentzia aztertzen.
  1. Marijo Deogracias (@desplazatua)
  2. Maite Goñi (@euskaljakintza)
  3. Juanra Madariaga
  4. Haritz Rodriguez (@tokitan)

*Gorka Bereziartua (@boligorria) moderatzailea izanik.

  • Blogetan! Blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia.
  • Pintxoak eta networkina

Etorri nahi duzu? Hemen sakatu! Jardunaldi horretara etorri nahi baduzu, izena emateko epea zabalik dago.Aretoaren edukiera dela eta, parte hartzaileen kopurua mugatuta egongo da. Beraz, ahalik eta arinen gorde itzazu zure lekua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: