prestaldizkaria

Grebalariak Aske!-ko lau gazteen egungo egoera

In Berria on Otsaila 4, 2014 at 3:15 pm

gazteeguna

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ez du onartu akusazio partikularraren helegitea. Beraz, Aitor Fernandez delitu guztietatik absolbituta geratu da, eta Jon Telletxea eta Urtzi Martinezi leporatzen zizkieten deliturik larrienetatik absolbituta (atentatua eta lesioak).

Fiskaltzak aurkeztutako helegiteari dagokionez, Bizkaiko Probintzia Auzitegiak erabaki du Bilboko zigor-arloko 1. epaitegira berriz bidaltzea, azter dezan. Beraz, orain epaitegi horrek erabaki behar du mozorroaren astungarria aintzat hartuko duen eta, horren arabera, hasieran ezarritako zigorra (15 hilabete) handituko duen, fiskaltzak eskatu duen bezala.

Irantzu Yaldebereri dagokionez, ez da ezagutzen fiskaltzak edota akusazio partikularrak absoluzio-epaiaren kontrako helegiterik jarri duten.

Orain arte emandako epaiek “oinarririk gabe uzten dute” Grebalariak Aske! plataformak hasieratik salatu duen “muntaia poliziala”: “Aitor, Irantzu, Jon eta Urtzi turko-buru gisa erabili dituzte beste eredu sozioekonomiko baten alde borrokatzeagatik eta borroka nahiz protesta sozialak kriminalizatzeko, zigortzeko eta desaktibatzeko”. Horregatik plataformaren arabera “epai justu bakarra guztien behin-betiko absoluzioa izango litzateke”.

Iturria: GREBALARIAK ASKE! 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: