prestaldizkaria

Leire Saitua Iribar: “Zuzenekoetan hustu egiten dut nire barrua”

In Prest! on Urtarrila 22, 2014 at 10:05 am

Leire-1

Sei urte zituela oparitu zioten lehenengo gitarra Leire Saituari. Bere aitak San Antoneko abesbatzan abesten zuen eta amak Pianoko karrera bukatua zuen. Ekainean plazaratu du bere hirugarren diskoa Leirek, ‘iAuBe’ izenburupean. Miguel Comas baxujolearekin batera autoekoiztutako lana da.

Etxetik eta Deustuko Ikastolatik datorkio Leireri musikarekiko lotura, izan ere, zazpi neba-arreba dira Saitua-Iribartarrak eta Leirek, bere beste hainbat neba-arrebek bezala, umezarotik musika ikasi eta gozatu du.

“Gogoratu dezaket, San Felicisimon, zazpi urte neuzkala, ikastolako jaialdi batean, abesten. Bi urte beranduago La Casillako pabiloian ni bakarrik, gitarragaz, Viva la gente euskaraz abestu nuen. Hor esan dezaket hasi zela nire karrera musikala. Irratietan elkarrizketak egin zizkidaten eta ondo gogoratzen dut garai hura, aitarekin lagunduta. Adin horrekin nire kanta propioak sortzen hasi nintzen. Urte batzuk beranduago, hamabost uste izango nituen, Solfeo eta Gitarra erakusten nien ikastolako umeei, eskolaz kanpoko ekintza bezala”.

Baina Leireren karrera musikalak gora-beherak izan ditu eta hiru etapa ezberdin bereizten ditu berak. “Nire bigarren etapa edo, hemazortzi urte nituela izan zen. Kanta txapelketa batera aurkeztu nintzen Basaurin eta estresak eraginda edo, berriz ere egin nuen atzera. Hogeita zazpi urte nituela Txomin Artolarekin kontzertu baten parte hartu neban baina berriz be, etena izan nuen. Lau seme alaba dekotez eta horrek be eragina du, zalantza barik”.

Leire-2

Hamairu urtez mikrofono bat hartu gabe eman eta gero, 40 urte bete zituenean erabaki bat hartu zuen, musikaren munduan aurrera egitearena. 2002an bere lehenengo diskoa atara zuen (Ogoño) eta hamabi urte beranduago hirugarrenak ikusi du argia, iAuBe. Tartean, beste bat, (Lasaitu eta Irribar). Hirurak Miguel Comas baxujolearekin elkarlanean sortu dituzte. Leirek hitzak idatzi eta doinuak Leirek berak eta bien artean eginak dira. “Miguel Comas 2002ko maiatzean ezagutu eta abuztuan diskoa atara gendun. Ibarrangeluko elizan zuzenean grabatutako diskoa da lehenengoa. Ordutik hona hamabi urte pasa ditugu elkarrekin”.

Musika gutxi entzuten du Leirek. Ingurukoek esaten diote sortzeko musika asko entzun behar duela eta bera ez dago horrekin ados. “Ni neu obsesiboa izaten naiz musika dosiekin. Kantaren bat izaten dut buruan gehienetan, ekin eta ekin. Kanpoan oso musika gutxi entzuten dut, kotxean gehienetan.

Txoriek edo haizeak uzten duten tartean barruan darabildan kantua anplifikatzen dut. Sortzen dudanean hustearen beharra sentitzen dut, barrua hustu, barruan dekodanak espazio bat hartu deien. Nire sormenetan Oteiza erreferente handia da”. Hala ere baditu bere abeslari eta talde kutunak, nola ez. Joan Baez, Victor Jara, Silvio Rodriguez, Sting, Mercedes Sosa, Alejandro Sanz, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi…

Microsoft Word - iAuBe txostena.doc

Zuzenekoetarako bi eskaintza dauzka Leire Saituak gaur egun. Lehenengo formatuan bere aurreneko bi diskoak aurkezten ditu, Miguelekin batera eta talde baten laguntzaz; gitarra, bateria, baxua eta ahotsa. Kontzertuetarako bigarren aukera, aldiz, bakarkako zuzenekoa da. “Ordenadoreak musika disparaten du eta nik horren gainean abesten dut, inprobisatzen dut, berba egiten dut, elektronikoagoa da. Zirrara eskatzen diot musikari eta zuzenekoei, amodioari edo arteari eskatzen diodan moduan. Behearen gainetik zentrimetro batera altxatzea. Kontzertuetan hori lortzen ari naiz, kolokoia eta subidoia. Sano eta bizi”.

iAuBe diskoa besteentzat inspirazio iturri izatea nahiko luke Leirek. “Nire hirugarren diskoa artea den espazio sibolikoan kokatzen da. Zer edo zer egiteko lehenengo nonbaitetik hartu behar duzu inspirazioa eta gureko neuke diskoa honek horretan laguntzea. Diskoa entzunda indarrak hartu eta gero bakoitza gauza izan hori materializatzeko”.

Urtarrilaren 22an izango da zuzenean abesten Leire Saitua Deustun bertan. Hitzordua, Ramon y Cajal kaleko Gallastegi jatetxean izango da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: