prestaldizkaria

Bilboko 5 auzotan, 3.000 etxebizitza ingurutan, irisgarritasuna hobetuko da

In Berria on Urtarrila 22, 2014 at 4:46 pm

DOCU_GRUPO

Deustualdean, hain zuzen ere, Torre Madariagan irisgarritasuna hobetu ahal izango da hirigintzako egokitzapenari esker.

 

Bilboko bost auzotan irisgarritasuna hobetzeko baldintzak zehaztu dira, Irisgarritasuna Hobetzeko Plan Berezi berriei esker, Bilboko Udalaren Plangintzarako Aholku Batzordeak atzo egindako urteko bigarren bileran aldeko irizpena jaso eta gero.

Horrela, Torre Urizar, Torre Madariaga, Altamira, Untzeta parrokoa eta Uribarri auzoetan eragina duten aipatutako plan berezi horien tramitazioa hasi da. Oraingoan, Udal Gobernu Batzordearen hasierako onarpena eduki behar dute, Oso Bilkuran behin betiko onartu baino lehen.

Hala, Bilboko auzo horietako 229 ataritan eta 2.726 etxebizitzatan hobekuntza horren eragina izango dute. Horri esker, igogailurik ez dagoen eraikinetako aurrealdeetan hura ipintzeko gehienez okupatu daitekeen lurzoruaren eremua aurreikusteko aukera egongo da, ikuspuntu ekonomikoaren arabera eta irisgarritasun unibertsalari begira hobekuntza onena hori konponbide bideragarriena denean.

Horrela, Udalak konponbide homogeneoa eskaini nahi du Hiri Antolamendurako Plan Nagusia betetzeko asmoz, izan ere, azken honen arabera, Plan Berezia idaztea ezinbesteko baldintza da kanpoaldeko igogailuak ipintzeko, horrek jabari publikoa okupatzea eskatzen duenean.

Torre Urizar, Torre Madariaga, Altamira, Untzeta parrokoa eta Uribarri auzoetan, gehienbat, barruko patiorik ez duten lerrokatutako etxebizitza-eraikinak dira. Hori dela eta, irisgarritasunerako zailtasunak izan dituzte. Auzo horietarako planak Irisgarritasuna Hobetzeko Otxarkoagako Plan Bereziaren ildotik egin dira. 2006an onartu zen eta horrekin 60 atari nahiz 842 etxebizitza baliatu dira.

Argazkia: Otxarkoaga.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: