prestaldizkaria

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXI. edizioa hasi da

In Berria on Urtarrila 17, 2014 at 11:19 am

gab

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXI. edizioa deitu du. Lehiaketa edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik, baina lanak, jatorriz, Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egon beharko dira idatzita (euskaraz edo gaztelaniaz). Ez da itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da, eta lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute.

Gehienez hamabost orrialde hartu beharko dituzte, espazio bikoitzean idatzita, alde bakarretik. Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailean aurkeztu beharko dira, edo posta arruntez edo udal web gunearen bitartez bidali 2014ko martxoaren 31 baino lehen. Aurreko urteetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literaturaren alorreko adituek osatua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: