prestaldizkaria

Itzulpenak egiteko eta euskaraz idazten laguntzeko “Itzulges” aplikazioa sortu dute

In Berria on Urtarrila 14, 2014 at 11:50 am

itzulges_logo

 Iberba Aholkularitzak Itzulges izeneko aplikazioa sortu du enpresa eta erakundeetan euskararen eta beste hizkuntzen idatzizko erabilera errazteko. Itzulpenak egitean itzulpen memoria elikatzen du eta enpresako langileen esku zein kanpo itzultzaileen esku jartzen du. Langileak euskararen normalizaziorako eragile aktibo bihurtzen laguntzen du.

Dokumentazio eleanitza eta itzulpen zein zuzenketa prozesuak erraz kudeatzen ditu. Itzulpen memoriak, enpresaren berezko terminologia eta interneteko hizkuntza baliabideak langileen eskura jartzen ditu. Aplikazioak itzulpen automatikorako tresnak erabiltzen ditu bideragarria den hizkuntzetan, katalana esaterako.

Itzulpenak egiteko tresna lagungarria

Itzulpenak aplikazioan bertan egiten dira eta itzulpen memorian gordetzen dira. Baina, beste aplikazioek ez bezala, Itzulgesek memoria hori enpresako langileen esku jartzen du eta, horri esker, testuren bat eginda balego, itzulpen eskaera bidali baino lehen agertuko litzaioke. Horrela, testu berdinak ez dira behin eta berriz itzultzera bidaltzen.

ber

Itzulpen laburrak behar izaten direnean, adibidez, lerro batekoak edo bikoak, erabilgarria da oso, ez direlako itzulpenak word batean gorde behar, ondoren itzuli eta azkenik garbitu behar, itzulpenak egiteko dauden beste aplikazioetan gertatzen den bezala.

Itzulpenak zuzentzeko erraztasuna: kalitatea hobeto bermatzen du, sistema erraza duelako egiten diren itzulpenak zuzentzeko. Gainera, egindako itzulpenen zuzenketak gordetzen dira kontsultatu ahal izateko. Memoria anitzetan kontsultatzeko aukera: enpresako memorian ikusteaz gain, beste memorietan (publikoetan, talde bereko enpresetan…) kontsultatzeko aukera dago, baita memoriak partekatzeko aukera ere.

Langileek euskaraz lan egitea erraztea

Langileak euskararen normalizaziorako eragile aktiboak bihurtzen laguntzen du. Izan ere, langileei testuak bi hizkuntzetan edo euskara hutsean egiten laguntzen die: zuzentzaile ortografikoa, memorian eta hiztegietan kontsultatu ahal izatea, testuak zuzentzera bidaltzeko zirkuitua eskaintzea, etab.

Horrez gain, eskaera bat bidali aurretik testua osorik edo zati bat itzulita dagoen esaten du eta horrela, %75 baino gehiago eginda egonez gero, langileak berak falta den zatia egitera animatu daiteke.

itzuItzulpenen kudeaketa

Itzulgesek itzulpenen fluxua kudeatzen du eskatzaileen, itzultzaileen eta zuzentzaileen artean. Adibidez, itzulpena amaitu bezain pronto, berau automatikoki eskatzaileak jasotzen du. Horregatik, itzulpen bolumen handia dagoenean, eta batez ere eskatzaile edo itzultzaile asko tartean daudenean, oso praktikoa da.

Administratzaileak eskumen guztiak ditu: eskatzaileen altak, bajak, pasahitzak, memoriak, zuzenketak, itzulpenak… Une batean administratzailea lanean ez badago eta itzulpenak zuzentzerik edo egiterik ez badu, bere itzultze edo zuzenketa lana beste bati esleitu ahal dio.

Terminologia eta memoria sozializatzea

Hiztegi propioa. Enpresa bakoitzak bere hiztegi propioa sortu dezake eta, horri esker, itzulpenak egiterakoan langileek zein itzultzaileek beti enpresako terminologia berezia, interneteko hizkuntza baliabideak eta memoriako itzulpenak kontsultatu ahal izango dituzte.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: