prestaldizkaria

Ideiak martxan lehiaketa sortu du Bilboko udalak

In Berria on Urtarrila 9, 2014 at 10:51 am

gazteak

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du “Ideiak Martxan” lehiaketa. Bilboko pertsona gazteen eta gazteen kolektiboen sormeneko ekimenak gauzatzen laguntzeko dago pentsatutalehiaketa hau; hain zuzen, uriko kultur giroa eta gizarte-giroa aberasten laguntzen duten proiektuekin gazteek bat egiteko. Gazteen Gaietarako Zerbitzuak aukera eskaini nahi die 18 eta 35 urte bitarteko gazteei eurek sortutako proiektuen bidez esperimentatzeko eta ikasteko.

Hautatutako ekimenei 900 eta 4.000 euro bitarteko saria emango zaie. Horretarako proposamenaren kalitatea eta aurrekontua hartuko dira kontuan. Ideia bera eta ideia gauzatzea sarituko dira. Irabazleek 2014ko azaroaren 28ra arteko epea izango dute ekimena burutzeko. Ekimenen gaiak hauetako bat izan behar du:

    • Ikus-entzunezkoak (zinea, bideoa, irratia eta telebista).
    • Arte eszenikoak eta ikustekoak (antzerkia, dantza, pintura eta abar).
    • Musika
    • Diseinua (grafikoa, interaktiboa, moda eta abar).
    • Literatura
    • Softwarea, bideojokoak eta internet.
    • Arkitektura.
    • Komunikazioa.
    • Gizarte eta kultur arloko jarduerak.
    • Berrikuntza soziala.
    • Zientzia eta teknologia.

Izena emateko epea 2014ko urtarrilaren 9tik otsailaren 10era artekoa izango da. Proiektuak Gazteen Gaietarako Zerbitzuaren bulegoetan aukez daitezke, Venezuela plazako 2an (Aznar etxea), 4.solariruan; astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara;

edo bestela, helbide elektroniko honetara bidalita: bilborock@ayto.bilbao.net. Izaera berritzailea duten, sormena eta parte-hartzea bultzatzen dituzten eta urian eragina izan dezaketen proiektuei emango zaie lehentasuna.

Argazkia: http://educandosinaula.blogspot.com.es

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: