prestaldizkaria

“Asko disfrutatzen dut euskara ikasten”

In Uncategorized on Abendua 30, 2013 at 10:08 am

Gurera etorria Nela

GURERA ETORRIA – NELA SANTACRUZ

Jatorria: La Costana, Reinosa eskualdea (Kantabria)

Bizitokia: Olabeaga

Noiztik: urtebete

Ikastegia: Deustuko AEK Matxintxu euskaltegia

Lanbidea: soziologo langabea

Nola hartu zaitugu Deustun?

Oso ondo. Deustuarrak nahiko hurbilak zarete. Matxintxu euskaltegian, esaterako, familian bezala gaude, oso harreman hurbila daukagu, nahiz eta oso pertsona lotsatia naizen eta nire lehen urtea izan bertan.

Lagun deustuarrik egin duzu?

Bai, badauzkat lagun batzuk Deustun bizi direnak eta haiekin hasi naiz Deustun bizitza apur bat egiten. Lehen Alde Zaharrean elkartzen ginen eta orain berriz Deustun elkartzen hasi gara.

Deustuko zer gauza duzu gustuko?

Auzo giroa dago. Oso identitate berezia dauka Deustuk. Beti diote ez direla bilbotarrak. Indarra dauka Deustuk; berezia da.

Zergatik hasi zinen euskara ikasten?

Errespetuagatik, hori da arrazoi nagusia. Euskaldunentzat nahiko zaila da euskara erabiltzea, eta nik ez dut zailagoa ipintzea nahi. Euskara asko gustatzen zait, oso berezia da eta asko disfrutatzen dut euskara ikasten. Gainera, beharrezkoa da gauza nahiko egiteko; hitzaldietara joateko eta lagunekin hitz egiteko, adibidez.

Gustuko dituzu hizkuntzak?

Bai, baina ez ingelesa eta frantsesa, hizkuntza txikiak baizik. Katalana ezagutzen dut pixka bat lagunengatik, bablea eta cantabrua ere bai.

Zer dela eta etorri zinen Euskal Herrira Kantabriatik?

Soziologia karrera ikastera etorri nintzen duela lau urte. Bukatu eta hemen geratu naiz. Nahiko euskaldun girora heldu nintzen. Oso garrantzitsua izan da belarria egin eta hizkuntza barneratzeko. Lehen bi urtetan Gau Eskolan ibili nintzen ikasten eta azken bi urtetan AEKn.

Lortu duzu Soziologo moduan lanik?

Ez, langabezian nago. Oso zaila da, desanimatuta nago.

Zelakoa da La Costana zure herria eta Reinosa ingurua?

Oso herri politak dira, baina oso egoera txarrean daude krisiagatik. Reinosa herri industriala da eta 80ko hamarkadatik aurrea biztanleak galtzen hasi zen, egun nahiko isolatuta dago, gainbeheran. Niri asko gustatzen zait, eta bertako jaiak mundialak dira!

Zer deritzozu Bizkaia eta Kantabriaren arteko harremanari?

Askotan, Kantabria opor-leku bezala baino ez da ikusten Bizkaiatik, eta horrek arazo ugari ekarri dizkio Kantabriari, adibidez, kostaldeko eraikitze masiboa, lehenengo eta bigarren sektore ekonomikoen gutxitzea. Agian horrek azaltzen du gure pikea, gure aldetik gutxienez. Hala ere, nire ustez ezaugarri komun asko ditugu gure kulturetan eta oso ederra izango litzateke harreman handiago izatea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: