prestaldizkaria

Eguzki Zubiak eta Leire Uchak “Loop” aurkeztuko dute Arriagan

In Uncategorized on Abendua 18, 2013 at 8:38 am

0

Arriaga Antzokiko eszenatoki publikoek eta artistek konpartitutako esparru bihurtuko da bihar, abenduaren 18an, 20:00etan, “LOOP” ikuskizunarekin.

Eguzki Zubia eta Leire Ucha aktoreek Lili eta Marlene interpretatuko dituzte La Dinamika eta Oh my God konpainien antzerki-ikuskizun honetan. Aitor Basaurik zuzentzen du antzerkiko eszenatokiko Gelatxo hau; bertan, Nacho Gómezek ere parte hartzen du, Nash, teknikari eta pistako laguntzaile bezala.

Gelatxoak eszenatokian 2013 – 2014 sasoi honetan gauzatzen ari dira bigarren aldiz. Arriaga Antzokiaren ekimen berri bat da, giro berezi bat sortzen duena, zeren publikoari eskaintzen baitio ikuskizunez artisten ondoan gozatzeko aukera. Eszenatokiak 150 pertsonentzako lekua du. Pertsona horiek oholtzaren alboko ateetatik sartuko dira, hots, normalean interpreteentzat eta antzokiaren pertsonal teknikoarentzat erreserbatutako ateetatik.

Hau Gelatxoak eszenatokian zikloaren bigarren edizioa da, eta publikoaren aldetik bere lehenengo edizioan -2012-2013 sasoian- izandako harrera onaren bermearekin dator. Proposamen honek eusten die Arriaga Antzokian berriki hasi den 2013-2014 sasoiko programazioa bereizten duten askotarikotasun eta pluraltasunari. Ikuskizun bakoitza desberdina de bere generoan, bere sorreran eta espazioan duen banaketan. Programa honi esker, antzerki, dantza, poesia eta liriko Gelatxoak eta Arriagaren Arratsalde Zoroak izango ditugu.

Bihar izango da, Abenduak 18, asteazkena, 20:00-etan eta 12 euro balio dute sarrerak. Deskontuak badira,  Arriagaren Adiskidea izanda, 65 urtetik gorakoak, 30 urte arteko gazteak, langabeak eta 20 lagun edo gehiago taldeak 8 euro ordainduko dute.  Sarrerak Arriaga Antzokiko leihatiletan edo www.teatroarriaga.com -en eta 946 850 850 (11:30etatik 14:00etara eta 17:00tatik 19:00tara) lortu daitezke.

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza: AITOR BASAURI

Interpreteak

Lili eta Marlene:

EGUZKI ZUBIA

LEIRE UCHA

NACHO GÓMEZ Nash, teknikari eta pistako laguntzaile bezala

Argiztapena: ÓSCAR GRIJALBA

Jantziak: LAS BABY JANES ETA LAGUNAK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: