prestaldizkaria

Identibuzz gazteen arteko aniztasun kulturala

In Uncategorized on Abendua 16, 2013 at 9:15 am

identibuzz

Nerabeek ikus-entzunezko komunikazioaren oinarriak ikasteko, eta horrela kultur artekotasunari eta aniztasunari buruzko bideo bat egin ahal izateko, lau saioko tailerrak antolatuko dira.

Deustuko Barruti Udaltegiko Areto Nagusian, abenduaren 17an, 19:00etan, Identibuzz proiektua aurkeztuko dute. Ekimen horrek gazteak eta nerabeak ahaldunduta hauen partaidetza sustatu nahi du, teknologia berriak erabiliz, kultura arteko harremanak sortzeko eta elkarbizitza sustatzeko. Horretarako, elkarrizketarako topaguneetan oinarrituko dira.

Proiektuak gazte eta nerabe parte-hartzaileen trebetasun pertsonalen eta sozialen garapena sustatuko dute, baita gai jakin batzuei buruzko elkarrizketak, eztabaidak eta hausnarketak ere. Horrela, nerabe eta gazte horiek euren inguru sozial eta fisikoa hobeto ezagutzeko eta horrekin erlazio hobeak izateko aukera izango dute. Hori, taldeka antolatutako saioetan, ikus-entzunezkoen bidezko komunikazioa erabiliz.

Taldeka ikasteko prozesu honen oinarriak lankidetza eta partaidetza-arloko dinamikak dira, berrikuntzarako eta aldaketarako aniztasunari, kultur artekotasunari eta kulturen iragazkortasunari behar duten garrantzia eta balioa emanda.

Ikus-entzunezko komunikazioan oinarritutako prozesua

Ikus-entzunezkoen errealizazioarekin zuzeneko erlazioa ez duten zenbait gazte batuko dira, gai jakin batzuei buruz eztabaidatuko dute eta bideoa erabiliko dute aniztasunaren eta kultur artekotasunaren mosaiko bat egiteko.

Ikus-entzunezko komunikazio digital horizontalean, herritarren kazetaritza eta 2.0 weba bezalako kontzeptuetan oinarrituta, gaztetxoak gaitzeko eta trebatzeko tailerrak antolatuko dira lehendabizi.

Tailerretan komunikazio-teknologia berrietan aplikatzen diren ikus-entzunezko estrategiak eta gakoak aztertuko dira, bai eta estrategia eta gako dokumentalak ere. Gizarte eta hezkuntza-arloko eduki batzuei buruz, besteak beste, nortasun anitzari, genero-ikuspegiari eta aberastasun gisako aniztasunari buruz, narrazio digitalak sortzeko oinarrizko ezaguerak irakatsiko zaizkie gaztetxoei.

Tailerrek lau saio izango dituzte eta horietan alde teorikoa eta praktikoa landuko dira. Lehen hiru saioetan gizarte eta hezkuntza-arloko edukiak landuko dira eta, sakelako telefonoak erabiliz grabazioak eta elkarrizketak burutzeko gakoak emango dira, baita edukiak sare sozialen bidez zabaltzeko ere.

Azken saioan parte hartzen duten gazteak taldeka antolatuko dira, lurraldearen mapa egiteko, Identibuzz-en landutako edukiak eta inguruabarrak azaltzeko jarduerak, ekintzak eta elkarrizketak egiteko.

Prozesuan eduki digitalak sortuko dira eta horiek gero argitaratu, komunikatu eta zabalduko dira tailerrek aurrera egin ahala.

Identibuzz-en amaieran bideo bat burutuko dute. Hori Deustun dauden nortasunak batzeko eta gizartean aurkezteko zabalkunde-jarduera batzuk egiteko aitzakia izango da. Asmoa esperientzia pilotua izatea, gero beste auzo batzuetan ere egiteko.

Informazio gehiago: www.identibuzz.org

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: