prestaldizkaria

Felix Carreira izan da Bilboko nazioarteko slackline openeko txapelduna

In Uncategorized on Abendua 16, 2013 at 9:34 am

openSLACK LINEfinal

Felix Carreira riderra, nazioarteko rankingean hirugarrena, gailendu zen lehen Bilbao International slackline open proban. Asteburuan jokatuta zen txapelketa, BILBAO MENDI FILM FESTIVAL jaialdiko jarduera paraleloen artean. Nazioarteko Slackline Federazioko (WSFED) hogeita hamar bat rider garrantzitsuenak bildu dira asteburuan Euskalduna zubiaren azpiko patinaje pistan, eta bertaratu diren ikusle ugariak harri eta zur geratu dira orekaren azti hauek lurretik 1,20 metrora tenkatutako zinta elastikoaren gainean egiteko gai diren itzulipurdiak eta akrobaziak ikusita.

Felix Carreira, 18 urteko gaztea, brasildarra jaiotzez eta AEBetan nazionalizatua, eta Benni Schmid alemaniarra (19 urte eta munduko sailkapenean seigarrena) buruz buruko estuan aritu dira nor baino nor, 120 segundoko azken norgehiagokan. Egindako akrobazia eta trikimailuen zailtasun eta barietatearen arabera eta bi finalisten estiloaren arabera erabaki da azken lehia hori. Finalerako bidean, Carreirak laugarren sailkatua garaitu zuen, Lluis Carbonell mallorkarra. Hain zuzen, Carbonell izan da zerrendaburuen artean egon gabe finalerdietara iritsi den rider bakarra. Schmidek, berriz, Gabriel Aglio brasildarra garaitu zuen, munduko rankingeko zazpigarrena. Nazioarteko lehen Open honen azken sailkapenean hirugarrena izan da Aglio.

openSLACK LINEfinal

Aurrez, finalerdien aurreko txandan, kanpoan gertatu ziren gainerako zortzi zerrendaburuak: Giovanna Petrucci brasildarra, Elisabeth Schulte alemaniarra, Roberto Pérez madrildarra, Michael ‘Massivo’ Rebelo portugaldarra eta Ione Cansado tenerifetarra. Baita bi kanporaketen ondotik sailkatu ziren riderrak ere: Emilliano Giménez argentinarra, Nicolás Manthos alemaniarra, Virginia Ovejas bilbotarra, Walter Duarte portugaldarra, Carlos Merayo alacantarra, Pablo Joly cadiztarra eta Tobias Basler alemaniarra.

Munduko Kopako proba puntuagarri honetan, txapeldunak 500 euro eskuratu ditu, bigarrenak 250 euro eta hirugarrenak 100 €. Sari-banaketa ekitaldian, Marta Ajuria Bilboko Udaleko Ekonomia eta Ogasun Saileko zinegotzia izan da ordezkari nagusia, eta harekin batera han izan dira Jorge Crespo eta Josu Pérez BILBAO INTERNATIONAL SLACKLINE OPENeko antolatzaileak eta Eduardo Martínez BILBAO MENDI FILM FESTIVAL jaialdiko presidentea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: