prestaldizkaria

ALABA ZINTZOA azaroaren 29an zine aretoetan

In Uncategorized on Azaroa 25, 2013 at 8:23 am

a Kartela alaba zintzoa

Karambola produccionesek ekoiztua, Leire Ucha deustuarra Bilbon grabatutako thriller honen protagonista da. Berarekin hitz egin dugu Alhondegian izango den estreinuaren aurretik.

ALABA ZINTZOAk Susanaren istorioa kontatzen du, bere nagusietako batek bidaia batean alde egin behar duenean, honen etxearen kargu egiten den garbitzaile gazte batena. Neskak arazoak alde batera utzi eta aberatsen bizitzan ohikoak diren plazerrekin gozatzea baino ez du buruan. Baina bihurrikeria hutsa ematen duena ondorio dramatikoak izango dituen amesgaizto bihurtuko da. Film honetako aktoreen taldean aurkitzen da Arangotin bizi den Ugaitz Alegria. Ertzain komisaioaren paperean ikusiko dugu oraingoan.

a IMG-20130319-WA0025

Pelikula drama bat dela esango zenuke? Zer aurreratu dezakezu edukiez?
Amodio-gorrotozko erlazioa da, ama, alaba eta aitaren artekoa. Familia barruan gertatzen diren txantajeak, lagun on batek eskaintzen duen babesa, samurtasuna, desesperazioa eta biolentzia agertzen dira pelikulan.

Zu Susana zara, filmako protagonista. Nolakoa izan zen kastina?
Nahiko kuriosoa izan zen dena, hasieran nik beste pertsonaia baten papera egin behar nuelako. Kastinera joan nintzen eta han nengoela produktorea niri begira geratu zen eta inglesez hitz egiten banekien galdetu zidan. Nik baietz erantzun eta amerikarrarena egitea eskatu zidaten. Froga gustatu zitzaien eta paper hori egingo nuelakoan nengoen, baina handik hilabete batera berriro deitu zidaten protagonistaren kastina egiteko, eta azkenean protagonista!

Eta nor da Susana? Zelan prestatu duzu pertsonaia?
Susanak erantzunkizun handia du bere gain, familia arazo larriak ditu eta diru premia handia. Honek bere bizitza erabat baldintzatzen du eta ez dio bizitzaz gozatzen uzten. Neska gazte tristea da.

Pertsonaia lantzeko Alvar Gordejuela zuzendariarekin entseguak egin genituen bi astez errodajea hasi aurretik. Gainontzeko aktoreekin sekuentziak entseatu genituen, pertsonaien arteko harremanak nolakoak ziren ulertzeko. Oso dibertigarria izan zen aurretiko lan hori eta errodajea hasi orduko oso eroso sentitzen nintzen Susanaren azalean.

a leire ta...

Zer izan da gogorren? Gehien zerekin disfrutatu duzu?
Lana eskaini zidatenean nire alabak 8 hilabete zituen eta  lanari ezetz esateko zorian izan nintzen, pena handia ematen zidalako alabatik aldentzea. Baina errodajera heldu bezain pronto “hau niretzat egina dago” pentsatu nuen eta ez naiz damutu, nire saltsan sentitu naiz momentu oro. Ez nuke jakingo esaten zer disfrutatu dudan gehien, oso dibertigarria iruditu zait esperientzia bere osotasunean.

a IMG-20130319-WA0027

Euskaraz estreinatuko da ‘Alaba Zintzoa’. Aktore ondarrutarrak, deustuarrak, mundakarrak… Nola egiten da saltsa hori bateratzeko, bateratu behar bada?
Bai, bateratuta dago. Euskara batua egiten dugu pelikulan eta horretarako euskarazko coach baten beharra dago. Hori da hain zuzen ere bere lana, euskara bateratzea, ahalik eta bateratuena behintzat. Yannik Vergarak izan du kasu honetan bere gain ardura hori. Horretaz gain aktore lanak ere egin ditu.

Azken hilabetetan Amy Winehousenak egiten zabiltza taula gainean… beste zein proiektu duzu esku artean?
Abenduaren 18an komedia bat estreinatuko dugu Arriagako Gelatxoan. Jo ta ke gabiltza orain entseguekin. Eguzki Zubia eta Natxo Gomez aktoreekin batera ari naiz, Aitor Basauriren zuzendaritzapean.

Testua: Ane Rotaetxe

Argazkiak: www.alabazintzoa.es

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: