prestaldizkaria

Jabi eta Iker prest! Zu?

In Uncategorized on Azaroa 15, 2013 at 10:16 am

w28prest-harpidetza-kartela-2

PREST! aldizkariak HARPIDETZA KANPAINA jarri du martxan

Besteak beste, diru-laguntzen murrizketagatik, publizitatearen beherakadagatik edota inprenta eta banaketa gastuen igoeragatik. Horregatik, zuzentzen gara zugana, PREST!-en irakurle, laguntza txiki bat eskatuz. Urtean 25 euroko laguntza. Ekarpen txikiekin babes handia eman daitekelako.

Orain baino lehen krisien enbatei eutsi diegu Deustualdeko ikastetxe, elkarte eta eragileen laguntzari esker zein merkatari eta tabernen babesari esker. Behar izan dugunean erantzun bikaina jaso dugu, PREST! aldizkariaren lanaren eta balioaren aitortza gisa.

Gaurtik aurrera norbanakoei dei egin nahi dizuegu, PREST! aldizkaria estimatzen duzuenoi, zera galdetzeko: ni prest, zu?

Kartelak eta bideoak

Harpidedunak lortzeko zu bezalako irakurleen arreta erakartzea ezinbestekoa da. Horretarako hainbat mezu zabaltzea otu zaigu. Aldizkariko azalaren itxura duten kartelak bihurtu ditugu gure kanpainaren euskarri nagusi. Han-hemenka ikusiko dituzu hainbat lagun “PREST! laguntzeko prest?” dioten karteletan.

w35prest-harpidetza-kartela-2

Interneten ere topatuko duzu kanpainaren berri, bai blogean bai sare sozialetan.

prestaldizkaria.wordpress.com

www.facebook.com/prestaldizkaria

@PrestAldizkaria

Gune horietan ikus ditzakezu Txantxikuko begiraleek, Deustuko ikastolako umeek eta Kantugintzako taldekideek, Ane Zabalaren zuzendaritzapean, grabatu dituzten bideoak. Aktore lan bikain egin dute. Bideoak ikusteko sakatu hemen. Eskerrik asko emandako laguntzagatik. Biba zuek!

Harpidedun egiteko jar zaitez harremanetan gurekin:

PREST! aldizkaria

Ramon y Cajal 42 DEUSTU 48014

94 447 10 42

prestharpide@gmail.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: