prestaldizkaria

Grebalariak Aske! plataformak muntaia polizialen aurkako ekimenak burutuko ditu datozen egunetan

In Uncategorized on Azaroa 14, 2013 at 11:05 am

Grebalariak aske!

Azaroaren 6an jakitera eman zuten plataformako kideek bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu duela fiskaltzak Arangoitiko Urtzi Martinezentzat eta Deustuibarrako Jon Telletxearentzat. Bestalde, Irantzu Yaldebere deustuarra abenduaren 12an epaituko dute. Guzti hori salatzeko egitasmo ezberdinak egingo dituzte azaroan zehar.

Grebalariak Aske! Plataformak duela astebete zabaldutako informazioaren arabera, fiskaltzak, mozorroaren astungarria edo agrabantea argudiatuz, bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Urtzi Martinez eta Jon Telletxearentzat. Bestalde, akusazio partikularrak, osotasunean errekurritu du epaia, hau da, 14 urteko espetxe zigorra eskatu du Martinez, Telletxea eta Indautxuko Aitor Fernandezentzat.

Era berean, jakitera eman zuten abenduaren 12an Irantzu Yaldebere deustuarra epaitua izango dela Bilboko adingabeen epaitegian. Izan ere, Yaldebere, adingabea izateagatik, ez zuten irailaren 11an epaitu 2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko istiluetan parte hartu izana leporatuta.

Plataformak azaroaren 18tik abenduaren 12ra ekimen ezberdinak burutuko ditu muntaia polizialak salatzeko. Hilaren 18an , 11:00etan, Erronda kalean dagoen Zirika Gunean prentsa agerraldia egingo dute dinamiken berri emateko. Azaroaren 26an, 19:30ean bideo emanaldia eta ondorengo solasaldia egongo dira Hika Ateneoan. Azaroaren 30ean, Deustuibarran murala margotuko dute; eta bukatzeko, abenduaren 12an, Irantzu Yaldebereren epaiketaren egunean, giza katea abiatuko da Deustutik eta jarraian, epaitegi aurrean elkarretaratzea deitu dute.

INFO + GREBALARIAK ASKE!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: