prestaldizkaria

‘Urak ttiki dire’ antzezlana estrainekoz

In Uncategorized on Azaroa 8, 2013 at 8:44 am

urak 1394393_574788912575930_1246648104_n

Gaur estreinatuko du Gilkitxaro antzerki taldeak ‘Urak ttiki dire’ azken antzezlana. Estrainekoz beste idazle batek, Gaizka Sarasolak, propio idatziriko testua taularatuko du. Euskal Herriko sortzaile ezberdinen arteko elkarlana da proiektua.

Bi pertsonaiak, Ilargik eta Willik,  mendian topo egiten dute; ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko morkotsa den bidean, iraganeko metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, etxeko pisutik libre sentitzen da bertan. Willi zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago. Mandatu garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa. Orduan pertsonaia eta bihotz handi biren arteko erlazioa hasiko da, iraganaz, etorkizunaz, badenaz eta ez denaz, itxaropenaz zein amaieraz mintzatuko dira, hori dena elkarrekin bizitzen ari direla ohartuko diren arte. Itxaropenak, ametsak, frustrazioak, maitasuna, bakardadea eta elkar ezin ulertzea dira antzezlanean agertzen diren gai nagusietakoak. Hala ere, bada herri honetako eguneroko bizitzan ondorio asko izan dituen bestelako gai potoloa. Borroka agertzen da testuan, pertsonen arteko borroka, pertsonen aurkako borroka, borroka armatua, borroka poetikoa, existitzen ez diren borrokak… Hori guztia biltzen du egileak, Gaizka Sarasolak, testuan, ohiko duen idazkera poetikoa eta antzerki absurdoaren arteko nahasdura eginez.

urak 1391443_577883012266520_869841380_n
20 urte aurten taldeak
Gilkitxaro antzerki taldeak 1993an hasi zuen bere ibilbidea. Garai horietan gazte koadrila batek osatzen zuen kolektiboa. Helburu nagusia antzerkia egitea zuten, euskara hutsez beti, antzerkiaz gozatzea, antzerkian ikasiz jolastea. Urteek aurrera egin ahala, antzerki eta bestelako arte ikasketak gauzatzen joan ziren heinean, Gilkitxaroren ibilbide bera ere sendotzen joan zen. Oraingo proiektu berri honetarako bestelako elkarlana jarri nahi dute martxan. Ane Zabala eta Galder Perezek euskal antzerkian izan diren eta diren zenbait saiakuntzetan hartu izan dute parte. Taldearen hastapenetan, 90.eko hamarkadan, EATAEren batzorde eragilean lanean jardun dute, euskal antzerki taldeen elkartea zen horretan. Orduan aukera izan zuten Euskal Herri osoko antzerki talde eta antzerkigileekin harremana izateko. Nafarroa aldean, Bortzirietan bereziki, lekua eta antzerki bidelagunak aurkitu zituzten, Lesakan, Beran, Arantzan. Eta orain, hori antzerki proiektu batekin gauzatu nahi dute. Horretarako, Gaizka Sarasolarekin harremanetan jarri ziren berriz, duela hamar urteko harremana berreskuratu, eta Lesakako antzerkigile eta musikariak testua idatzi die: ‘Urak ttiki dire’. Urteurrena ospatzeko Pabiloi 6 aretoan bi egunez izango dira antzezlana aurkezten, eta ondoren ere izango da zer ikusi. Gaur, azaroak 8 ostirala, estreinaldiaren ondoren Izaki Gardenak talderen kontzertua izango da eta bihar, azaroak 9 larunbata, Leire Uchak ‘Zer duzu Amy?’ bakarrizketa taularatuko du.

urak 881943_10200917121545666_2072733484_o

Argazkiak: Nerea Andres

INFO + GILKITXARO

INFO + PABILOI6

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: