prestaldizkaria

GREBALARIAK ASKE: Fiskaltzak eta akusazio partikularrak helegitea aurkeztu dute

In Uncategorized on Azaroa 6, 2013 at 10:07 am

GREBALARIAK 1184929_291205514350609_596501025_n

Bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak Arangoitiko Urtzi Martinez eta Deustuibarrako Jon Telletxearentzat. Akusazio partikularrak berriz osotasunean errekurritu du epaia. Horrez gain, Irantzu Yaldebere deustuarrari jakinarazi diote bere aurkako epaiketa eguna; abenduaren 12an izango da.

Fiskaltzak, mozorroaren astungarria edo agrabantea argudiatuz, bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du Urtzi Martinez eta Jon Telletxearentzat. Akusazio partikularrak, bere aldetik, osotasunean errekurritu du epaia, hau da, 14 urteko espetxe zigorra eskatu du Martinez, Telletxea eta Indautxuko Aitor Fernandezentzat.

Irantzu Yaldebere ez zuten joan den irailaren 11n epaitu Martinez, Telletxea eta Fernandezekin batera 2012ko martxoaren 29ko greba orokorreko istuluak gertatu zirenean adingabea baitzen. Irantzu Bilboko adingabeen epaitegian epaituko dute abenduaren 12an 10:45ean.

Grebalariak aske! plataformak adierazi nahi du “gure borroka oraindik ez dela bukatu, oraindik bide luzea daukagula aurretik. Absoluzioa eskatzen jarraitzen dugu, eta berriz ere salatu nahi dugu turko-buru gisa erabili dituztela beste eredu sozioekonomiko baten alde borrokatzeagatik”.

Plataformak azaroaren 18an 11:00etan Erronda kalean dagoen Zirika gunean prentsa agerraldia egingo du bere dinamiken berri emateko.

INFO + GREBALARIAK ASKE!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: