prestaldizkaria

Pintxodromoa: “Txerri-masaila ardo beltzean” (Vinoteca Mesón La Tortilla)

In Uncategorized on Urria 30, 2013 at 8:20 am

p IMG_6675

Blas de Otero kaleko 43. zenbakian dagoen Vinoteca Mesón La Tortillara joan gara oraingoan, egunero eskaintzen duten pintxo errakargarriz beteta dagoen barraren aurrean, beraien errazio deigarrienetako bat zelan egiten den azaldu digute.

Pintxoaren historia
Duela lau urtetik, taberna berritu zutenetik, Vinoteca Mesón La Tortilla izenarekin ezagutzen dugu. Ordutik bezeroei gauza “desberdinak” eskaini nahian ari da Mikel Alonso eta bere lantaldea. Besteak beste, kalitate goreneko kafea. Izan ere Mikel kafea prestatzen aditua da; irakasle eta epaimahai gaur egunean. Txakolin aukera zabala ere eskaintzen du eta horri esker irabazi zuen 2012ko Bizkaiko Taberna Onenaren izendapena. Eguneko menu bioa eta pintxo bioak dira bere erronka berriak.

Osagaiak: txerri-masaila, kipula, irina etaAraba Errioxako ardoa.

Nola egin?
Kipula ugari moztu fin-fin eta sueztitu geldiro-geldiro lapikoan. Erantsi txerri-masail zatiak eta Araba Errioxako ardo beltza. Sutan izan ardoa loditu arte. Irin apur bat botatzeak loditzen lagunduko dio saltsari. Ardoa ondo loditu arte luzatu egosaldia, 50 minutu eta ordubete artean. Prest dagoenean, platerean jarri txerri-masail zatiak saltsa apur batekin eta gaineratu kipula karamelizatua eta panadera erako patatak. Denbora behar da plater hau prestatzeko, baina emaitza ezin okela samurargoa da; merezi du!

p IMG_6689

Vinoteca Mesón La Tortilla Blas de Otero 43 DEUSTU 94 447 29 05

Astegunetan 8:30-22:30
Larunbatetan 10:00-23:30
Igandetan 13:00-23:00

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: