prestaldizkaria

Erreportajea: PAREk bost, patriarkatuari kosk!

In Uncategorized on Urria 28, 2013 at 11:50 am

pare_deustu_5_urte_egitaraua

Lelo horren pean, gaur (urriak 28) ekingo dio PARE Deustuko Gazte Talde Feministak bere 5. urteurreneko ospakizunari.

Urrun geratzen da Gazte Termometroa. Orduan ere, herrian zeuden beharrei aurre egiteko antolatu ziren gazteak. Detektatutako gabezia horien aurka borrokatzeko, bost gai nagusi: euskara, aisialdia, inmigrazioa, etxebizitza eta feminismoa.

Hor kokatzen dute askok PARE gazte talde feministaren sorrera. Feminismoaren aldeko lantaldea egonkortuz joan zen eta aurrera egin zuen. “Hasieran lau-bost partaide ginen”, diote PAREko kideek “eta dinamika ezberdinak burutzen genituen: salaketak, kontzentrak, Martxoak 8 eta Azaroak 25 egunetako ekimenak…”. Lantalde horretatik gaur egun ezagutzen dugun taldea sortu zen, eta talde misto bat izatetik, emakumeen gune bat izatera igaro zen. “Arrazoi ezberdinengatik lantaldeko mutil bakarrak militantzia utzi zuen, eta orduan guretzako espazio bat sortzea erabaki genuen”, diote egungo partaideek.

p BERAIEK  sudadera jaiak _520591921_n

Baina horrelakoa izan al zen PAREren sorrera, benetan? “Hor hasi zen dena”, dio kide batek, “baina Deustuko Gazte Talde Feminista poteo batean sortu zen. Zurito bat eskuan genuela erabaki genuen taldearekin aurrera jarraitzea. Hor sortu zen benetan PARE”.

Ibilbide oparoa
Hasierak zailak izaten dira beti. Aski ezaguna dugu esaldi hori. “Herrian toki bat egin behar genuen, eta horrek lana eskatzen du”, gogoratzen dute PAREko kideek. “Baina 5 urte hauetan argi utzi dugu lan egiteko bildu ginela, lan egiteko biltzen garela eta lanean jarraituko dugula”, eta noski, horrek fruituak eman ditu; taldea erreferente bihurtu baita Deustu parekide baterako bide horretan.

Bost urtetan asko egin daitekela erakutsi digute gazte feminista hauek. “Hasieran gutxi batzuk baino ez ginen, eta orokorrean beste eragile batzuekin egiten genuen lan”. Baina taldea indartuz joan zen. “Fitxaje berriek eragin handia izan zuten hazkunde horretan”. Orduan, taldeko partaideak indarberritu egin ziren eta handik gutxira konpartsa sortzeko erabakia hartu zuten. “Gure mezuek, jai giroan ere, berebiziko garrantzia dute”, diote PAREkideek. Konpartsa sortzean, presentzia handia lortu zuen taldeak. “Gure lehenengo mozorrearekin gogoratzen naiz oraindik”, dio elkarrizketatu batek, “hegazkinlariz joan ginen”. Gaueko sorginak izan ziren orduan feministak.

???????????????????????????????

Baina jai girotik at ere, ikusgarriak dira PAREko neskak. “Hainbat ekintza burutu ditugu”, dio kide batek. Haien artean ditugu, besteak beste, jostailu sexistei buruzko tailerra, emakume presoen inguruko kafe tertulia, sexualitatea jorratzeko hitzaldia, autodefentsa tailerrak, eta abar luze bat. “Asko ikasi dugu ibilbide luze honetan; proiektu bakoitza ikaskuntza prozesu baten hasiera da”.

Baina badaude denboran luzatu diren proi-ektuak ere. Hauetan, berriena, aski ezagunak ditugun egutegi feministak dira. “Proiektu luzeek presentzia emateaz gain, taldea batzen dute”, dio kide batek. Iaz, gainera, dekalogo bat sortu zuten, militantzia feministago baterantz. “Oso pozik geratu gara egindako lanarekin; horrelako dokumentu bat beharrezkoa zen Deustun”, diote. Hala ere, badira hasieratik jorratutako zenbait gai ere. “Sorreratik salatu ditugu eraso sexistak”, dio taldeko kide batek eta “Martxoak 8 eta Azaroak 25 egunak ekintzaz beteak egon dira lehenengo egunetatik”. Baina beharbada, hartutako lehen ardura, jaietako ekitaldia izan zen. “Ordutik, gure esku dago”, aipatu du batek.

p BERAIEK Sari larrosa

Ekintza edo proiektu gogokoenaren inguruan galdetzean, gehienek argi dute: Hilekoaren hilabetea. “Azkenean, gure hilekoa benetan ezagutzeko aukera izan genuen”. Orduan, hainbat ekintza burutu zituzten: hilekoz marraztutako koadroen erakusketa, dantza tailerra, kafe tertuliak… “Ilusioz hartzen genuen hilekoaren etorrera; ekintza berezia izan zen”, irriz oroitzen dute.

“Ibilbide honetan pertsona, talde eta feminista moduan hazi garela esango nuke”. Errepikatzen den ideia dugu hori; ados daude denak. Bost urte hauetan argi geratu da PAREkideak ez direla isilduko; “kontrobersia sortzen duten gaiak ere jorratzen ditugu”, diote.

Emakumeen sarea ere osatu dute gazte hauek. “Kate informatibo bat da, mezuak ahalik eta gehien hedatu ahal izateko”, argitu dute kideek. Egun, sare honetan sartzeko aukera irekita dago. Parte hartzeko, Herriko Tabernan edota Izeki Tabernan dauden zerrendetan izena eta kontaktua utzi behar dira edo deustuparekiderantz@gmail.com helbidera e-mail bat bota.

“Hauetako hainbat proiektu gune informaletatik atera dira; paseo bat ematean, antzezlan bateko atsedenaldian, parrandan…”. Horrek esanahi berezia du PAREkideentzat. “Gauza bat argi uzten du honek; militantziatik at ere, feminista izaten jarraitzen dugu. Barneratuta dugun ideia bat da; eten ezin dena”.

p IMG_0723

Mezuak zabaltzeko erak ere nahikotxo aldatu dira urte hauetan. “Lehen, kartelak ziren tresna erabilgarrienak”, esan dute, baina orain, taldeak presentzia lortu du pil-pilean dauden sare sozialetan ere:
facebook/paregaztetaldefeminista
@paredeustu

Egungo egoera
Beste hainbat taldetan bezalaxe, PAREko kideak ere, astean behin elkartzen dira; ostegunetan 19:30ean, hain zuzen. “Bilera hauek irekiak dira”, gogoratu dute elkarrizketatuek, “eta hemendik emakume gazte feministei dei egin nahi diegu, animatu daitezen”.

Dinamika errepikatzen bada ere, militantzia eredu ezberdin bat dela goraipatu dute taldekide askok, sentimentuetatik ateratzen den militantzia bat da. “Abiapuntua gu gara, eta horri buelta ematen diogu, gai politiko bihurtuz. Militanteak baino gehiago gara”, diote. “Konfiantza handia lortu dugu; lagun talde bat izatera igaro gara, eta hori positiboki erabiltzen jakin dugu”.

Militantzia eredua hobetzeko baina, badute euren sekretua. “Kurtso hasieran bilera berezi bat egiten dugu; denon konpromisoa, plangintza eta abarrekoak zehazteko”. Kurtso erdian eta amaieran, gainera, balorazioak egiten dituzte hasierako helburuak bete diren edo ez ikusteko. “Horrek hobetzen laguntzen digu; akatsetatik ikasten dugu”.

Finantziaketari buruz ere hitz egin dute taldekideek. “Duela bi urtera arte, diru-sarrerak murritzagoak ziren; kamisetak, poltsoak eta bestelakoak saltzetik ateratakoa, hain zuzen”. Egun, ordea, bi ardatz nagusi bereiz daitezke taldea ekonomikoki sostengatzen dutenak: txosna, batetik, eta egutegiak, bestetik. “Aurrerapauso itzela eman dugu finantziaketa kontuetan, eta horri esker, urteurren oparo bat antolatzea posible izan da”.

p PARE 5 URTE 63978133716120_1266285555_n
5. urteurrena
Aurtengoa urte berezia da PAREkideentzat. Taldeak bost urte bete ditu, eta ospakizunak tarte handia hartu du taldearen egutegian. “Ilusio eta emozio handiz hasi dugu ikasturte berria. Urteurrenak indarrak eman dizkigu”, aitortu du elkarrizketatu batek. Batzuek taldea utzi dute, baina urtero-urtero, neska berriak sartzen dira taldean.

“Bost urte igaro ondoren, puntu gorenean mantentzen den talde bat gara, eta horrek asko esaten du”. Txip feminista edonon eta edonoiz daukatela argi utzi nahi izan dute bai egungo partaideek bai taldetik apur bat aldendu diren horiek ere. “Deustuko feminismoak izan duen ibilbide oparoa ospatzeko, urteurren berezi bat beharrezkoa zen”.

p portada

Hilabeteko egitaraua
Urriak 28, 20.00etan Müllerrenean: “Feminismoan, hasi, hezi, hazi” tailerra.

Urriak 31, 19.30ean Gazte Lokalean: “¿Es niño o niña?” dokumentalaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia.

Azaroak 5, 19.30ean Rosa Andreuren hitzaldia: “Feminismoak, Tendencias feministas e historia del movimiento feminista”.

Azaroaren 4tik 8ra, arratsaldero, argazki erakusketa Herriko Tabernan: “Borroka feminista munduan eta mendeetan zehar”.

Azaroak 14, 19.30ean Müllerrenean: “Feminismoa Euskal Herrian” hitzaldia, Emaginen eskutik.

Azaroak 16, 12.00etan mahaingurua Gazte Lokalean Euskal Herriko talde feminista erreferenteen eskutik.
15.00etan bazkaria Herriko Tabernan.
Ondoren, “Monólogos de una vagina”.

Azaroaren 18tik 22ra, arratsaldero argazki erakusketa Herriko Tabernan: “Borroka feminista Deustualdean”.

Azaroak 22, 19.00etan Herriko Tabernan emakumeentzako argazki erakusketa gidatua, Kixkitiñak, Maritrauskin eta PARE talde feministen eskutik. Ondoren Kafe tertulia.

Azaroak 23, URTEURREN JAIA: Ongi etorri PAREdisura jaia prePAREnse…luntxa, koktelerak eta askoz gehiago!
21:00etan, ALDATZ Erromeria.

facebook/paregaztetaldefeminista
@paredeustu
deustuparekiderantz@gmail.com

Testua: Jaione Ayestaran

Argazkiak: PARE

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: