prestaldizkaria

Ramon y Cajal etorbideko lanak geroz eta nabariago

In Uncategorized on Urria 22, 2013 at 8:49 am

RC1

Zarata, hautsa, espaloi eta errepide moztuak… hori jasan beharko dute Ramon y Cajal etorbideko erabiltzaileek 2014ko abenduaren 10era bitartean.

2012-2015 Auzokide Planaren baitan, Ramon y Cajal etorbidea osorik urbanizatu eta berrituko da. Zehazki, saneamendu, horniketa eta argi publikoen sareak berrituko dira, espaloiak zabalduko dira, aparkaleku berria egingo da eta kalea asfaltatuko da. Obra 2013 eta 2014 urteetan egingo da, inbertsioa 2,8 milioi eurokoa izango delarik.

RC2

Elizatik azkeneraino 2-3,5 metroko espaloiak

Ramon y Cajal etorbidea Deustuko San Pedro elizatik hasi eta etorbidearen azkeneraino zaharberrituko dute. Obrak amaituta espaloien zabalera 2 eta 3,5 metro bitartekoa izango da.

RC3

Aparkaleku berria

Beste alde batetik, Euskotrenbideak enpresaren trenbidea egon zeneko atzeko aldea ere eraberrituko da. Hor lur gaineko aparkaleku bat egingo da eta 200 ibilgailurentzako lekua egongo da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: