prestaldizkaria

DARABILBO: euskararen erabilera sustatzeko egitasmo aintzindaria

In Uncategorized on Urria 2, 2013 at 2:57 pm

Darabilbo1bai

Udalak, euskaltegiek eta euskara elkarteek baturik lan egitea ez da ohikoa Bilbon. Izan ere, euskalgintzako eragileek Udalari urtetan leporatu diote euskararekiko konpromiso eta babes falta. Atzokoan, bat eginik agertu dira irailetik abendura bitartean Bilboko auzoetan euskararen erabilera sustatzeko hamaika ekintzaren aurkezpenean. Hortik dator Darabilboren aintzindari izaera. 

“Beharrizana zegoelako” jarri dute lehen aldiz abian Bilboko auzoak “osotasunean” kontutan hartzen dituen Darabilbo izeneko plangintza “koordinatua”. Sabin Anuzita Euskara zinegotziaren arabera “nahiz euskara ikasi eta ikasten dugun, Udalak eta euskal eragileek erabilerari buruzko planak egin behar ditugu. Euskara auzo guztietan erabili behar da eta horretarako jaio da ekintza hau; denon elkarlanarekin kalean euskara gehiago erabiltzeko”. Hortan datza programa honen berritasunak, Udala eta euskaltegi eta elkarteen arteko elkarlanean. Orain, arte denbora luzez, euskara bultzatzeko borondate falta egotzi diote euskalgintzako eragileek Bilboko Udalari.

Darabilbo trikota

Garagardo dastaketa, pintxo tailerra, trikota ikastaroa edota museoen bisitaldiak… euskaraz taldean eta doan egiteko ekintzak dira. Aipatutako horiek eta beste hamaika eskainiko ditu urriaren 7tik abenduaren 15era bitartean Darabilbo programak Bilboko auzoetan. 25.000 euroko aurrekontua du eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu. “Euskarak zabalpena behar du, ezin da geratu horma itxien artean”, Darabilboko programatzaile Koldo Agirregomezkortaren esanetan.

Darabilbo garagardoa

Zabalpena eman nahian Bilboko euskaltegietako arduradunek “ideia piloa” batu dituzte. Atzo Plaza Barriko aurkezpenean horietako batzuk gauzatu zituzten. Arrakasta gehien, trikota ikastaroak izan zuen, pintxo eta garagardo dastaketak baino gehiago, antolatzaileen “harridurarako”. Horregatik dio Aitor Argote Darabilboko programatzaileak “ondo aukeratu ditugula ekintzak”. Orain, bilbotarren erantzuna falta da: “Guk aukerak ematen ditugu, jendeak nahia baduela uste dugulako”. Egitasmoa txiki geratzea nahi dute “horrela bai Udala bai euskaltegien aurrean lagunduko digu, begira honekin jarraitu behar dago adierazteko”, dio Argotek. Aurten ezezik aurrerago ere jarraipena aurreikusi diote ekimenari: “Sare guztietako euskaltegiak sartuta gaude honetan eta konpromsioa hartu dugu Udalarekin edo gabe aurrera jarraitzeko; hurrengo urtean agian gauza xumeagoak egingo ditugu”.

Darabilbo Gorka Bordatxo

Euskara erabili

Bilbon edozer gauza euskaraz egin daitekeela erakutsi nahi du programak. Koldoren ustez “beldurra galdu” behar dute euskaldunek. “Bilbon gauza asko egin daitezke euskaraz”. Bilboko edozein auzotan, Argoteren iritziz: “Alhondegian, Otxakoagako taberna batean zein Altamirako txoko batean”.  Bilbon zortzi barruti daude eta barruti bakoitzean auzo asko. Horregatik Darabilboko ekintzak auzoetara zabaltzea “onurgararia da bai bizilagunetzat bai euskararetzat”, Sabin Anuzita Euskara zinegotziaren aburuz. “Ez da erdigunera etorri behar euskaraz egitera, nork bere auzoan euskaraz egitea da xedea”.Zer da DARABILBO-txostena-KOLDO

Ekintza gehienak 12-14 pertsona bitarteko taldetan egitekoak izango dira. Nahita ez da talde handirik osatuko. “Feedbacka bultzatu nahi dugu taldekideen artean inguru natural eta euskaldunean hizkuntza gara dezaten. Horregatik ez dugu talde oso handirik eratuko”. Baina izango dira partaide ugariko ekintzak ere: Athleticekin berbetan egitasmoa, bertso-gosariak edota euskal partyak. Guzti horietan parte hartzeko Interneten sortutako webgunean (darabilbo.blogspot.com.es) izena emateko aukera izango da. Interneten zein sare sozialetan (Facebook eta Twitter) ere zabalduko dute arduradunek Darabilboren berri: “Hor agertuko dira ekintzak non eta noiz izango diren. Jendeak jakin nahi badu aste bakoitzean zer egingo dugun, sarean sartu besterik ez dute egin behar”.

Darabilbo aterkin

Zergatik Darabilbo?

Aditz trinkoen “modari” erantzuten dio izenak. “Erabili Bilbon euskara”-tik abiatu eta Dadarabilbo aditz trinko itxurako hitza asmatu dute. “Jolasten aditz berria sortu dugu, gure artean bromak egiteko ere balio du; zer darabilbo? Ez dakigu zer esango duen Euskaltzaindiak”, dio Koldok orain ere brometan.

Zer da DARABILBO-txostena-KOLDOZer da DARABILBO-txostena-KOLDOZer da DARABILBO-txostena-KOLDO

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: