prestaldizkaria

Epalza beka ugari Deustura

In Uncategorized on Urria 1, 2013 at 9:10 am

1_bekak

Fin ibili dira Deustualdeko bost ikasle. Urtero Bilboko ikastetxe publikoetako DBHko ikasleen artean banatzen diren Epalza alargunaren 10 bekatik 5 eskuratu baitituzte -azterketak egin ostean- Olatz Lejarza, Bitor Alaña, Maitane Albiz, Nagore Txurrukak eta Nerea Larrinagak. Aupa zuek! Lehen lauak Deustuko Ikastolako ikasle dira eta Nerea, berriz, Ibarrekolanda institutuko ikasle.

 

Berria jakin dutenean Ikastolako arduradunak “harro” sentitu dira: “Ingurune ona daukate ikasleek bai familian bai ikastolan; pertsona zoragarriak dira eta horrelako sariek hori erakusteko balio dute. Umeen garapen integrala bikaina bada emaitzak ere izango dira”, diote zuzendaritzatik.

Epalza bekak ikasle bikainentzako diru-laguntzak dira, Batxilergoa, prestakuntza-zikloak eta unibertsitate-graduak egiteko. Laguntza hauek Bigarren Hezkuntzako azken mailan ematen dira, eta Batxilergo, Lanbide Heziketa zein unibertsitate-prestakuntza osoan zehar jasoko dira, betiere aurreko ikasturteko batez besteko emaitza ongi edo baliokidea bada.

Beken banaketa ekitaldia azaroaren bukaeran izango da udaletxeko arabiar aretoan.

Batxilergoko sari berezia

Botikazar BHIko ikasle den Adrian Luquek ere saria eskuratu du, Batxilergoko ikasketak amaitu dituzten ikasleei zuzendutako 15 Batxilergoko Sari Berezien artean dago berea.

Zorionak denei!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: