prestaldizkaria

Txantxiku eta Ur-Artea udalekuetan

In Uncategorized on Iraila 27, 2013 at 6:59 am

Txantxiku-3

Deustualdeko astialdi taldeak aurtengoan ere udalekutan ibili dira. Txantxiku Nafarroako Azkona herrian eta Ur-artea Gizpuzkoan, Astigarragan. Biek ala biek primeran pasa dute.

Txantxiku, Azkona 2013

Urrun dauzkagu udalekuetako 11 egunak; urrun, Azkonara egindako bidaia. Hala ere, bizi izandakoak atzo gertatu izan balira bezala, irribarretsu oroitzen ditugu oraindik.

50 pertsonek osatu dugu udako Txantxi-familia, urteroko aurpegi ezagunekin batera, begirada berri bezain bihurriak, batu zaizkigu aurten.

Txantxiku-1

Azkona izan dugu bizileku, eta txakurrez betetako herrixka isil eta baketsua, alaitasunez, oihuz eta algaraz jantzi dugu 11 egunetan. Herriko jaiak ere antolatu ditugu, pregoi, konpartsen jaitsiera, erromeria eta guzti!

Ez dira gutxi izan aurtengo abenturak, aspertzeko astirik ez da egon, beraz!

Txantxiku-2

Hamaika ekintzetan murgildu gara ondo pasatzeko! Rokodromoan gora eta behera, ibai izoztuan igerian, eta mendian zehar ibili gara. Gainera, izarren azpian ere lo egin dugu, askorentzat berria zen esperientzia biziz. Ez pentsa, Hegoa aterpetxean patxadaz egoteko tartea ere izan dugu; herrien eguna, hitzaldiak, tailerrak, gaubelak, gaztetxoen eguna… denetik!

Zaila da lerro gutxitan udalekuetan bizitakoa laburtzea, baina ziur gaude, are zailagoa izango zaigu udaleku hauek ahaztea!

txantxikunet@hotmail.com

Ur-Artea, Astigarraga 2013

Eta beste behin uda heldu zen. Eta urtero bezala umeek gehien espero duten tartea ere. Uztailak 10ean hartu genuen bidea Astigarragara. Han eman behar genituen 10 egun Ur-Arteako partaide guztiak kanpamentuan. Santiagomendi mendi puntan kokatuta genuen aterpetxea, behatoki ikusgarria.Ur-Artea1

Eguraldi eta giro ezin hobea izan genuen 10 egunetan. Hainbat ekintza egin genituen: Astigarraga ezagutu eta bertan kokatutako Sagardoetxea museoa ere, Leitzaraneko bide berdea bizikletaz gozatu, Hernaniko igerilekuak bisitatu, atez atekoa praktikatu, Kontxako hondartzan bainua hartu, El Conquis saioan lehiatu, herrialde desberdinen artean jai kulturala burutu, jolastu, antzeztu, dantzatu, mozorrotu… ia denborarik gabe atseden hartzeko.

Umeei azkar pasatzen zaien unea da hauxe eta horregatik hainbeste disfrutatu beharrekoa. Orain 2014ko udaren zain geratuko gara hurrengo kanpamentuaz gozatzeko baina gure lana ikasturteari begira urrian hasiko da.

Ur-Artea4

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: