prestaldizkaria

“Betiko”, Arantza Ibarraren azken lana

In Uncategorized on Iraila 27, 2013 at 7:11 am

b Taldea

Laster estreinatuko du Arantza Ibarra zuzendari ondarrutarrak bere azken film laburra, “Betiko”. Errodajea eta muntaketa bukatuta, postprodukzio lanetan murgilduta dabil Ibarra.

Arantza Ibarra zuzendari, abeslari eta disenaitzaile ondarrutarrak bere azken laburmetraiaren grabaketa amaitu du jada, Maria Luisa Merlo eta Javier Pradera aktoreekin batera. Arantzak berak aipatu bezala, Zugarramurdin eginiko errodajea pasaden uztailean bukatu zuen, eta muntaketa lanetan eman du azken hilabetea. Orain, postprodukzioarekin eta soinuarekin ari da zuzendaria. Laburmetraiaren izenburua “Betiko” da. Entsegu eta arte laburmetraia hau amaitu ostean, festibaletara aurkezteko asmoa dauka egileak.

Protagonistek, Maria Luisa Merlok eta Javier Praderak, hain zuzen, gustu handiz hartu zuten zuzendari ondarrutarraren azken lanean parte hartzeko eskaintza. Lehenengoa, gainera, bereziki poztu zen. Maria Luisa kobazuloaren iluntasunean murgilduta dagoen emakume triste eta depresibo bat izango da.

b Arantza Ibarra_Zugarramurdi-3
Proiektu hau aurrera eramateko lana gutxi balitz, lan honek Arantzak berak Eusenker taldeko gitarristarekin batera Gaua Records estudioetan grabaturiko soinu-bandarekin kontatuko du. Euskaraz konposatutako kanta honetan, laguntasunari buruz hitz egiten da.

Ibarra, ondarrutarra jaio-tzez, egun Deustun bizi den arren, hainbat esparrutan lan egin duen artista bat da. Idazle, gidoigile, diseina-tzaile grafikoa, ilustratzailea, arte zuzendaria, zine-zuzendaria, bideo-artista, musikagilea, abeslaria eta guztiaren gainetik, sortzailea.

b Arantza Ibarra_Zugarramurdi-4

2011. urtean estreinatu zuen bere lehen luzemetraia, “Zigortzaileak”, zinegileak. Euskaraz grabatu zen filme honetan, 12 eta 15 urte bitarteko zazpi nerabe izan ziren protagonista. “Zigortzaileak” lanean, gazte hauek antolatu egiten dira eskolan jasaten duten tratu txarrari aurre egin nahian. Kasu honetan, zuzendari ondarrutarrak Alfonso Arandiaren laguntzarekin egin zuen lan. Horrez gain, filme honetako kanta guztiak konposatu zituen Ibarrak. Pelikula honek ibilbide luzea izan zuen nazioarteko zine festibal ezberdinetan; Bangladesh, El Cairo, Buenos Aires, Praga, Budapest, Donostia, Gijon, Madril eta Cuenca hirietan ospatzen diren horietan, besteak beste.

Egun, Ondarrun bertan grabaturiko dokumental batekin dabil lanean Arantza. Minidokumental honen haria, talde feministak izango dira.

facebook.com/arantza.ibarra

Testua: Jaione Ayestaran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: