prestaldizkaria

Deustuko Gazte Lokala: 22 urte eta gogoz beterik

In Uncategorized on Iraila 26, 2013 at 11:25 am

GAZTE 1_1421

Irailaren bigarren astera arte atzeratu behar izan genuen ekainean ospatu beharreko Deustuko Gazte Lokalaren 22. urtemuga. Merezi zuen!

Testua eta argazkia: Gazte Lokala

Egunak joan egunak etorri, ikasturteari hasiera emanez ekin genion urtemugaren lehenengo egunean 17.00etatik aurrera fanzine eta komiki erakusketa eginez “Hartu nahi duzuna” izeneko merkatutxoarekin batera. Asteak aurrera egin ahala, asteazkenean gure egitarauak bat egin zuen Grebalariak aske! plataformak deitutako manifestazioarekin eta horren ostean Baratza Taldeak parrilada egin zuen Aranbeitin.

GAZTE5
Antolatutako gauzen artean osteguneko antzerkia aipatu beharrekoa da, jende ugari agertu baitzen egun hartan. Kipulak antzerki taldearen eskutik zazpi emakumeren nortasun ezberdinak ikusi genituen, “Monologos de 7 mujeres” izeneko antzezlanean, 19- 23 urteko emakumeen esku. Horren ostean, Jam Session itzela egon zen.

GAZTE3
Ostiralean kontzertuak izan genituen La Bandha del Patio, Patrol Destroyers eta DJ Crespori esker, hona ere Deustu zein Bilboko auzo ezberdinetako jendean etorri zen.

GAZTE2 IMG_1404
Urtemugari amaiera emateko, larunbatean ospatu genuen egunik bereziena goizetik hasitako tailerrekin. 11:30ean EHNEko kide batek elikadura subirautzari buruzko hitzaldia izan genuen, ostean bazkari herrikoia San Pedro plazan Turri eta Amaia eta Joseki kantautoreei esker tenedore eta labanak dantzan jarriz. 9etatik aurrera, zuzeneko kontzertuak izan genituen Los Bonitos del Norte (Kantabria) eta Picadura (Burgos) taldeei esker. Esan beharra dago egun hauetan ez zela jaia asko luzatu, baina eguneko ekintzak jendetsuak izan zirela.

GAZTE4
Ederto
Asanbladako kide guztiok bat etorri gara balorazioan: ederto atera da den-dena. Ondorioz, inoiz baino indartsuago ekingo diogu ikasturte berriari. Aurrera begira, baditugu ideiak batzuk buruan eta egunak pasatu ahala Deustu osoari emango diogu haien berri. Gogoz beterik gaude.

Gazte Lokalaren aukerak anitzak direla ikusirik, konpromiso maila, indar eta gogoaren arabera guk nahi dugun espazioa sortu dezakegu. Eraikitzeko gaitasuna handia dela ohartu gara Deustu bezalako herri batean hainbat eragilek parte hartzen baitute. Ekintzak, tailerrak zein beste hainbat proiektu gauzatu ahal izango ditugu autogestioaren bitartez. Gure esku dago espazio aske, feminista, iraultzaile, asanbleario, autogestionatu, sortzaile… bat lortzea guztion nahiak aurrera eraman ahal izateko.

INFO + GAZTE LOKALA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: