prestaldizkaria

Arangoitin 116 etxebizitza berri eraikiko dira

In Uncategorized on Iraila 18, 2013 at 3:11 pm

ARANGOITI

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Bilboko hiru auzotan babes ofizialeko 400 etxebizitza berri eraikitzea adostu dute gaur.

Arangoiti eremuan, zehazki, 116 etxebizitza berri eraikiko dira. Hitzarmenak 60 zuzkidura-etxebizitza eraikitzeko lurzoru-lagapena eta hirigintza-eskubideak aurreikusi ditu, bai eta Plan Berezian aurreikusitako bi eraikin (sustapen publikoko 56 etxebizitza hartuko dituzte) eraikitzea ere. Lan horietarako aurrekontua 9.631.000 eurokoa da.

Osotara 400 etxebizitza inguru

Higiezinen eragiketak aurten hasiko dira, eta 2016ra arte luzatu. Iturrigorri-Gardezabal, Arangoiti eta Txurdinaga auzoei eragingo diete. Horietan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustapen eta babes publikoko gutxienez 415 etxebizitza eraikiko ditu, bi erakundeek higiezinen ekimen publikoak sustatzeko hitzartutako lankidetza-politikaren barruan.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan Maria Aburtok eta Bilboko Udaleko jarduneko alkate Ibon Aresok etxebizitza publiko berriak eraikitzeari ekitea ahalbidetuko duen dokumentua sinatu dute gaur. Etxebizitzok eraikitzeko, bada, udalak lurzoruen hirigintza-eraikigarritasunaren %15 doan lagako du aurrez.

Iturrigorri-Gardeazabal eremuan, 83 etxebizitza berri eraikiko dira. Lankidetza-akordioak bi esku-hartze aurreikusi ditu auzo horretan: batetik, sustapen eta babes publikoko 45 etxebizitza hartuko dituzten 3 eraikin; eta, bestetik, 38 etxebizitza babestu –udazkenean hasiko dira eraikuntza-lanak–. Lan horietarako aurrekontua 13.650.000 eurokoa da.

Azkenik, Txurdinaga auzoak 216 etxebizitza publiko berri izango ditu 2015etik aurrera. Urte horretan amaituko da, bada, 144 BOEren eta 72 etxebizitza tasaturen eraikuntza. Aurretik, Jesus Galindez kalea Sagardotegirekin eta Zubisiku bidearekin lotzeko oinezkoentzako bigarren sarbidearen lanak egingo dira.

INFO + BIZKAIA IRRATIA

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: