prestaldizkaria

Zigor Argoitia gogoan izango duen torneoa jokatuko da asteburu honetan Deustun

In Uncategorized on Iraila 16, 2013 at 10:38 am

ZIGOR KARTELA 51847372357668_1491602831_n

Irailaren 20 eta 21ean Deustun jokatuko den futbol 7ko torneoan Euskal Herriko 180 umek parte hartuko dute 18 taldetan banatuta. Larunbatean futbol zelaitik Deustura zabalduko dute ospakizuna.

Hamar eta hamabi urte bitarteko Bizkaiko 12 futbol talde lehiatuko dira lehen egunean, irailaren 20an, Etxezuri eta Salesianos zelaietan.

Lehen partida baino lehen, 15:45ean, ekitaldia antolatu dute Zigor Argoitiaren lagunek zelaian bertan. Agurra dantzatu eta bertsoak abestu ostean, Leireri, Zigorren bikoteari, lore sorta emango diote. Ekitaldi xume horrekin gogoraratu nahi dute iaz hil zen Zigor Argoitia Deustuko herritar eta futbol entrenatzailea.

Zelaira partidak ikustera bertaratzen direnentzat bi txosna paratuko dituzte zer edan izan dezaten. Zozketak ere izango dira, ostiral eta larunbatean, Athleticen ligako partidak San Mames Barrian ikusteko sarrerak zozketatuko dituzte, baita kirol ekipazio oso bat ere.

Larunbatean, irailak 21, sailkatzen diren Bizkaiko taldeek Euskal Herritik Deustura etorritako taldeei aurre egin beharko diete. Besteak beste, Baiona, Donostia eta Txantreako taldeei. Goizeko partidak bukatzean, Ondalan erraldoien konpartsako erraldoi eta gaita-jotzaileekin torneoko partaide eta antolatzaileak kalejiran ibiliko dira Deustuko kaleetan zehar. Bazkaria Tintigorri konpartsak Ramon y Cajal kalean duen txokoan egingo dute. Arratsaldean, berriz, futbol 7 torneoko finala jokatuko dute 18 talderen arteko bi onenek.

Torneoko berri izateko JOLASTUZ JOKATU

INFO + Zigor Argoitia gogoan izango duen torneoa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: