prestaldizkaria

Herritarren eta eragile sozial ezberdinen babesa jaso dute grebalari auziperatuek

In Uncategorized on Iraila 9, 2013 at 8:27 am

Marea gorri batek Bilboko kaleak bete zituen larunbatean aste honetan epaituak izango diren grebalariei elkartasuna erakusteko. Bertan salatu zutenez, kasua “polizia azpijokoa” da eta “borroka soziala zigortzea” bilatzen du.

Grebalariak aske! Plataformak manifestazioa egin zuen larunbatean aste honetan epaituak izango diren lau grebalari gazteei babesa helarazteko. Eragile sozial ezberdinek eta herritarrek hitzorduarekin bat egin zuten lau gazteen askatasuna exijitzeko.

Deustu, Arangoiti, Indautxu eta Deustuibarratik, grebalarien auzoetatik hain zuzen ere, herritarrak zutabetan gerturatu ziren Jesusen Bihotza eta 12:30ean martxari hasiera eman zitzaion “Muntaketa polizialik ez. Grebalariak aske” lelopean.

Epaiketaren aurkako aldarriak magusitu ziren eta behin Plaza Biribilera heltzean eta Leire Txakartegi ELA sindikatuko kideak adierazi zuen eragile sozialen guztien izenean, kasu hau “poliziaren azpijokoa” dela eta ez dagoela gazteen parte hartzearen “inolako frogarik”.

Epaiketa asteazkenean eta ostegunean -irailak 11 eta 12- izango da eta bi egun horietan goiz osoko elkarretaratzeak deitu dituzte 09:30etatik aurrera, Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean. Epaiketan Martinezek, Telletxeak eta Fernandezek 42 urteko gartzela zigorrari egin beharko diote aurre -ia 14 urte inguru bakoitzarentzat-, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean Bilboko epaitegiaren ondoan gertatutako istiluetan parte hartu zutelakoan. Bertan zeuden ertzainei ke ontziak jaurtitzea eta bi polizia zauritzea egotzi diete. Bestalde, Yaldebere beste prozesu batean epaituko dute garai hartan adingabea zelako; eta 18 hilabeteko lan sozialak burutzearen eskaerari aurre egin beharko dio.

Irailaren 11n, Deustun manifestazioa egingo da grebalari auziperatuak babesteko. Martxa 19:30ean abiatuko da Done Petri plazatik.

INFO + GREBALARIAK ASKE!

Bideoa: Herrikolore telebista

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: