prestaldizkaria

Eragile sozial eta sindikalen gehiengoak bat egin du M29ko grebalari auziperatuak babesteko deialdiekin

In Uncategorized on Iraila 5, 2013 at 3:52 pm

GREBALARIAK ASKE! MANIFA 2751583261_1408306012_o

Hurrengo astean 42 urteko kartzela zigor eskariari aurre egin behar dioten hiru gazteak babesteko, “Greben aurrean muntaia polizialik ez” lelopean, larunbateko manifestazioan (12:30ean Jesusen Bihotzean) eta epaiketa egunetan kontzentrazioetan (9:30ean Buenos Aires kalean) parte hartzeko mezua zabaldu dute eragileek.

Duela hiru hilabete sortu zen Grebalariak aske! plataforma “muntaia polizial bat salatzeko” eta datorren astean epaituko dituzten Bilboko lau gazteren absoluzioa eskatzeko. Lau lagunei 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorrean, Bilboko epaitegiaren aurrean jazotako istiluetan parte hartu izana leporatzen diete eta haietako hiru, Jon Telletxea, Urtzi Martinez eta Aitor Fernandez hilaren 11 eta 12an epaituko dituzte. Fiskalak 42 urtetik gorako espetxe zigorra eskatzen du haientzat, 14 urte inguru bakoitzarentzat. Bestalde, Irantzu Yaldebere beste auzitegi batean epaituko dute garai hartan adingabea zelako.

Grebalariak aske! plataformaren arabera “beste eredu sozioekonomiko baten aldeko borroka eta konpromisoa da; kolpe errepresibo honek bi helburu dituelarik: borroka sozialen kriminalizazioa eta sektorerik mobilizatuenen desaktibazioa”.

Hitzorduak

Datorren larunbatean, irailak 7, 12:30ean, Jesusen Bihotza plazatik manifestazioa abiatuko da. Irailaren 11an eta 12an, epaiketaren egunetan, mobilizazioa egingo da Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean, 09:30etatik aurrera. Bukatzeko, irailaren 11n, Deustun manifestazioa egingo dela iragarri dute. Martxa 19:30ean abiatuko da Done Petri plazatik.

INFO + GREBALARIAK ASKE!

Plataformako kide Jose Moralesen adierazpenak entzuteko (INFO 7)

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: