prestaldizkaria

Babestu Zigor Argoitia gogoan izango duen torneoa

In Uncategorized on Iraila 2, 2013 at 10:52 am

zigor torneoa

Irailaren 20 eta 21ean Etxezuri eta Salesianos futbol zelaietan (Deustun) 10-12 urte bitarteko jokalariek Euskal Herri mailako Futbol 7 alebin torneoan parte hartuko dute. Iaz zendu zen Zigor Argoitia omendu nahi dute bere lagunek torneo honekin.

Kirol materiala zozketatuko da Zigor Argoitiaren omenezko futbol torneoa babesten duten partaideen artean. Besteak beste, Athleticeko kamisetak (Beñat eta Ibai Gomezenak) eta motxilak. Horretarako Berbaizura edota Deustuko tabernera (Bordatxo, Oktoberfest, Bidegorri, Eguzki, Txindoki, Baiona, La Taberna del Sur…) bertaratu eta euro baten truke oparien zozketan parte hartzeko zenbakia eskura dezakete deustuarrek.

Futbol 7 torneoa

Jolastuz Jokatu kirol elkarteak 2010ean minbizia duten umeen aldeko futbol torneoa antolatu zuen. 2011n gaixotasun arraroak dauzkaten umeen aldekoa. Bietan estatu mailako gazte taldeek parte hartu zuten. Bietan antolatzaile taldean Zigor Argoitia deustuarrak jardun zuen. Zigorren heriotzaren urteurrena irailean beteko denean, Jolastuz Jokatu elkarteko kideek ez dute zalantzarik izan oraingo honetan: “Zigorren lagunak garelako eta merezi zuela pentsatzen dugulako antolatu dugu bere omenezko torneoa. Deustuarra zen bera eta beti goraipatzen zuen Deustu. Horregatik erabaki genuen Deustun jokatu beharra zegoela torneoa. Euskal Herri mailan lan egitea gustatzen zitzaion Zigorri eta horregatik Euskal Herri mailako taldeei luzatu diegu parte hartzeko deialdia”.

Lantaldean

Egunotan ari dira Jolastuz Jokatu kirol elkarteko lagunak Deustuko Jai Batzordearekin eta Berbaizu elkartearekin bat eginik uda ostean, irailean, 200 pertsonatik gora mobilizatuko dituen torneoko hariak lotzen.

Hitzordua irailaren 20 (ostirala) eta 21ean (larunbata) izango da Etxezuri eta Salesianos futbol zelaietan. Partaideak 10 urtetik 12ra bitarteko gazteak izango dira, hau da, alebinak eta zazpi kideko taldeetan ariko dira. Aurretiaz aipatu bezala, Euskal Herri osotik etorritako partaideak. Horietako gehinak “lotuta” daude jada, baina badira oraindik ziurtatzeke daudenak.

Deustura zabaltzeko data

Antolatzaileek Deustuko herriari eta herritarrei zabaldu nahi diete irailaren 20 eta 21ean bai futbol torneoan bai torneoaren aitzakiapean antolatuko diren bestelako ekitaldietan parte hartzeko deia. “Deustuko egutegian agertuko den data izatea nahiko genuke”, diote.

Ondotxo dakite garaiotan jendea mugiaraztea ez dela erraza. “Badakigu lehen urtea dela gatxena”. Baina “gurea jarraipena izango duen torneoa da”. Duten ilusioarekin eta deustuarren laguntzarekin lehen urteko zailtasunak gainditzea erraza izango dute.

http://futboltxokoa.blogspot.com.es

http://jolastuzjokatu.org

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: