prestaldizkaria

Gomendioa – Zaloa Ipiña: Komertziala ez den zinema ikusgai

In Uncategorized on Uztaila 29, 2013 at 9:26 am

SAIOA

Gomendioa – Zaloa Ipiña, artista: Komertziala ez den zinema ikusgai

Badaukagu Bilbon bideoak, dokumentalak, laburmetraia esperimentalak, instalazioak eta arte digitala ikusteko aukera bikaina Barceló Bilbao Nervión Hotelak sortu duen Digitalniabox ekoarte digitaleko erakusketa areto berrian.

Ekainera arte Novo Cinema Galego-ko ziklo bat ikusi ahal izan dugu Lois Patiño artista galegoaren eskutik. Bere dokumentaletan paisaien dimen-tsio ezezagunak begiztatu ahal izan genituen. Pena da erakusketa hau jada bukatuta egotea, baina zorte handia daukagu udarako programazio ezin hobea prestatu dutelako.

Uztailaren 1etik abuztuaren 15era, EHUko Arte Ederren Fakultatean azken 10 urteotan egin diren animazioko zinemako lanak gogorarazten dituzten 60 lan proiektatuko dituzte. Begoña Vicario eta Jesus Mari Mateos (Macius) animazioko irakasleak izan dira ziklo honen komisario, eta haien proposamen honetan komertzialak ez diren laburmetraiak eta kortinilak ikusiko ditugu, teknika esperimental anitzekin egindako film txikiak: beiraren gaineko pinturarekin sortutako animazioak, argia edo harearekin egindako marrazki bizidunak…

Abuztuaren 16tik 31ra Begoña Vicariok beste ziklo bat antolatu du: Euskal Herriko emakumeek sortutako animazioa. Ez dakit ziklo honen barruan Begoren filmeren bat ikusi ahal izango den, horrela izatekotan, zoragarria izango da Goya sari bat irabazi zuen emakume honen film bat ikustea; eta horrela ez bada, zin dagizuet ziklo hau bikaina izango dela, izan ere, ez dut ezagutzen animazioko zinemaren inguruan Bego baino adiatuagoa den emakumerik. (9:00etatik 23:00etara, doako sarrera).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: