Maiatzaren 25eko egunsentian hartu zuten sustoa. Lokaleko atea irekita topatu eta gauez lapurrak sartu zirela konturatu ziren.
Fanfarriako musikarien tresnak, anpli bi, ordenagailua… Bihotz Alaiko taldekideek adierazi digutenez, “min handia egin ziguten, bai ekonomia aldetik (4.000€), bai animoen aldetik, hainbeste lan, hainbeste ordu, hainbeste esfortzu pertsonal eta kolektibo, ez baita diruarekin neurtzen bakarrik”.
Orain, animoak berpizteko, laguntza ekonomikoa eta elkartasun keinutxoa eskatzea erabaki du Bihotz Alaik, “gure lana ezagutu eta hainbeste aldiz babesa eman diguzuenoi”. Elkartasun bonoa atera dute horretarako. “Hurbildu, galdetu eta eskatu. Eskerrik asko gure proiektua babesteko bost euroko keinutxoa egiteagatik”.
Bihotz Alai folklore taldea
Blas de Otero kalea, 42 atzea
bihotzalaidt@hotmail.com