prestaldizkaria

Udalaren hurrengo inbertsioen artean Deustuko kanalaren irekiera eta Ramon y Cajal kalearen konponketa

In Uncategorized on Uztaila 24, 2013 at 10:10 am

RAMON Y CAJAL

Deustuko kanala irekitzeko eta Zorrotzaurreko zubia egiteko lanak izango dira agintaldiko inbertsiorik handiena, ia 30 milioi euroko aurrekontua dute-eta. Ramon y Cajal kalea erabat urbanizatu eta zaharberrituko da Deustuko San Pedro elizatik hasi eta azkeneraino.

Zorrotzaurreko kanala irekitzea

Bilboko Udalak aurkeztutako inbertsio guztien artean, Zorrotzaurreko Kanala irekitzea da estrategikoena, auzo bati baino gehiagori eragiten baitio aldi berean. Kanalaren helburu nagusia “itsasadarraren ondoko guneak urpean geratzeko arriskua ekiditea da”, batez ere Deustuibarra, Olabeaga eta ia-ia Zazpi Kaleetara iristen den itsasadarraren ibilbidea.

KANALA

Egindako ikerketek erakusten dute “Kanala irekitzeak ur-xaflaren kota metro bat eta 0,5 metrotan murriztuko duela eta, hortaz, itsasadarraren ur-goraldi batengatik eratorritako uholde arriskua ere murriztu egingo dela”.

Obra horretarako ia 30 milioi euroko aurrekontua prestatu du Udalak.

Deustuko Ramon y Cajal kalea

Ramon y Cajal kalea erabat urbanizatu eta zaharberrituko da Deustuko San Pedro elizatik hasi eta azkeneraino. Zerbitzuak emateko sareak zaharberrituko dira eta espaloiak zabalduko dira. Obrak amaituta espaloien zabalera 2 eta 3,5 metro bitartekoa izango da. Beste alde batetik, Euskotrenbideak enpresaren trenbidea egon zeneko atzeko aldea ere eraberrituko da. Hor lur gaineko aparkaleku bat egingo da eta 200 ibilgailurentzako lekua egongo da. Aparkatzeko problemak neurri handi batean konpondu ez ezik, kalea biziberritzea ere lortuko da. Obra 2014. eta 2015. urteetan egingo da eta inbertsioa 2,8 milioi eurokoa izango da.

50 milioi euro

Bilboko Udalak, Obra eta Zerbitzuen Sailaren bidez, ahalegin ekonomiko handia egingo du uriko auzo guztien arteko oreka handiagoa izateko eta uholdeen arriskua txikiagoa izateko. 50 milioi bideratuko dira zuzen-zuzenean uria hobetzera. Guztira zuzenean 300en bat lanpostu sortuko dira eta zeharka edo jarduketen ondorioz 400en bat.

Inbertsioetan ahalegin handi honen bidez Bilboko Udalak hauxe gura du: Bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa burutzen jarraitu, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetuta; Zorrotzaurren jarduketa estrategikoa abian jarri eta aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzeaz batera Barne Produktu Gordinean modu positiboan eragin.

Inbertsioak zenbait ataletan sailkatuta daude. Hauexek dira: Auzokide Plana, goiko auzoetako plan bereziak, auzoetarako elementu mekaniko bidezko  sarbideak eta egiturazko beste jarduketa batzuk; hala nola, Deustuko kanala irekitzeko lanak, hurbil dauden itsasadarraren ondoko aldeetarako oso garrantzitsua eragin hidraulikoagatik eta uholdeen aurkako babesagatik. Guztira, 15 jarduketa handi izango dira, hainbat jarduketa txikirekin batera, uria eta bilbotarren bizi-kalitatea hobetzen eragin zuzena izango dutenak.

Obra eta Zerbitzuen Sailak auzoak etengabe hobetzeko lanari eutsiko dio, 2012-2015 aldiko Auzokide Planaren bidez. Honetan herritarrek badute parte hartzea. Gainera, Bilboko Udalaren tresna indartsu eta eraginkor bilakatu da. Zalantzarik gabe, gakoa dugu Obra eta Zerbitzuen Sailaren jardunean, barrutietako kontseiluek aurretik lehenetsitako proiektuen plangintza, garapena eta burutzapena errazten dituelako.

Auzo bakoitzeko jarduketak erabakitzeko eta lehentasunak jartzeko aldian-aldian bilerak izaten ditu udalak auzotarrekin, hauen eskaerak zeintzuk diren jakiteko eta erabakiak adosteko.

Auzotarren eskaerak, gehien bat, irisgarritasunarekin zerikusia izaten dute: pasabide beheratuak eta arrapalak egitea, eskudelak jartzea, eta argikuntza hobetzea. Hori dela-eta, Auzokide Plan guztietan argikuntza eta irisgarritasuna hobetzeko proiektu orokorrak egoten dira. Era berean, bideak zaharberritzea, aisialdirako eta bertan egoteko espazioak sortzea, parke eta berdegune berriak, auzoan ekonomia eta giro edo bizia sustatzeko auzoko erdigune edo bihotzak eratzea eta, azkenik, aparkaleku gehiago jartzea egoten dira eskaeren artean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: