prestaldizkaria

San Inazioko Jai Batzordearen agurra: “Gora Sani!”

In Uncategorized on Uztaila 24, 2013 at 3:18 pm

San Inazio BLOG Jaiak 2013 kartela 2013_1

Gaur 20:00etan txupinazoa eta pregoiarekin emango zaie hasiera aurtengo San Inazio-Tellaetxeko jaiei. Jai Batzordeak honako mezua helarazi nahi izan die auzotarrei.

Gora Sani!

Auzoa, pertsona arteko solasa da, akzioa, joan-etorria, talka. Etenik gabeko mugimendua.

Indar-eremua da, tentsio-gunea, desioen esparrua, sentimenduen aldea.

Baina, itxura morfologikotik haratago, auzoa, lurralderik gabeko lurraldea da. Eta auzotarrok, gure bultzadekin, gure ufadekin, gure hatsarekin, gure pausoekin eraikitzen dugu etengabe. Auzoa espazio politikoa delako.

Espazioan eragiteak bihurtzen gaitu auzotar. Bestela ere bai, gizon-emakumeon eta taldeon akziorik ezean, ez da auzorik.

Plazetan elkartuz, auzolanean sortuz, eztabaidak piztu edo, besterik gabe, asfaltoa zapalduz, auzoa eraiki egiten dugu.

Jaiak asmatuz.

Jaiak antolatuz eta jaietan parte hartuz.

Jai herrikoiak biziz.

Mila esker artista, komertzio eta auzokide guztioi zuene zinbesteko partehartzeagatik.

San Inazioko Jai Batzordea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: