prestaldizkaria

Lurpeko aparkalekuei buruzko webgune berria Bilbon bizi direnentzat

In Uncategorized on Uztaila 23, 2013 at 6:56 am

aparkalekuak

Honako webgunearen bitartez: www.bilbao.net/aparcamientos. Bertan bizi direnak hirian dauden aparkalekuei buruzko informazioa izango dute, baita mapan eurei dagokien aparkalekuaren kokalekua, erabilgarritasuna, prezioa eta itxaron-zerrenda ere.

Bilboko Udalak herritarren eskura jarriko du bertan bizi direnentzako lurpeko aparkalekuei buruzko webgune berria. Irisgarritasun hobeagoa, diseinu garbia eta modernizatua eta eguneratutako informazioa izango dira webgune honek izango dituen abantailetariko batzuk.

Honako webgunearen bitartez: www.bilbao.net/aparcamientos, bertan bizi direnak hirian dauden 52 aparkalekuei buruzko informazioa izango dute, baita mapan eurei dagokien aparkalekuaren kokalekua, erabilgarritasuna, prezioa eta itxaron-zerrenda.

Halaber, herritarrek informazio hau udalwebguneko Zirkulazio eta Garraio Sailean izan dezakete: www.bilbao.net.

Irudiak, azalpena eta informazio erabilgarria

Hala, webgune berrian 52 ekipamenduak ikusgai daude eta bertan sakatuta informazioa zuzenean eskuratu daiteke. Bestela, bilatzailea erabili daiteke, helbidea sartuta. Haren bidez, webgunean erabiltzaileak eskura dituen egoiliarrentzako aparkalekuak erakusten dira, horietan leku bat emakidan erosi ahal izateko.

Gainera, webgunean ekipamenduen irudiak eta denbora errealean eguneratutako informazioa agertzen da, hurrengo alderdiei buruz:

Aparkalekuen azalpena

Leku kopurua guztira

Itxaron zerrenda

Partzelen prezioa solairuka

Emakidaren amaiera-data

Intereseko telefonoak

Aparkalekuaren eraginpeko eremuari buruzko informazioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: