prestaldizkaria

Deustuko Kanaleko lanetan probintziako lan hitzarmenaren errespetua baldintza izatea exijitu du EH Bilduk

In Uncategorized on Uztaila 19, 2013 at 11:50 am

KANALA

EH Bilduren udal taldeak Deustuko Kanalaren irekitze lanen esleipenerako baldintza-agirian probintziako hitzarmena errespetatzea nahitanahiezko baldintza izatea exijitu du. Lan baldintza duinak bermatzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak martxan jar daitezela eskatu du Aitziber Ibaibarriaga bozeramaileak.

Ibaibarriagak azpimarratu du  erakunde publikoek erantzukizuna dutela herri lanetan azpikontratatzeko politikari amaiera emateko. “Azpikontratazio horiek prekarietatea eta lanbaldintzen etengabeko urraketa, soldata mizkinak eta astero sei egunez amaierarik gabeko 12 orduko lanaldiak besterik ez dakartzatelako”.

Ibaibarriagak adierazi duenez, “diru publikoz ari gara eta erakunde publikoei dagokie langileen lan baldintza duinak defenditzea. Horretarako, kontratazio publikoan lan erreformaren ondorio kaltegarriak arintzeko beharrezkoak diren ekimen guztiak garatu behar dituzte”, nabarmendu du.

Bozeramaile subiranistak gogorarazi du San Mames Barria, AHT edota Super Sur bezalako herri lan handiak eginiko enpresek Bizkaiko hitzarmenaren baldintzen azpitik dauden beste estatu batzuetako hitzarmenak aplikatzen dituzten enpresak azpikontratatu dituztela. Onartezintzat jo du.

Ibaibarriagak  adierazi du 30 milioi euroko aurrekontua duten Deustuko Kanala irekitzeko lanak “munta handiko herri lan bat” izango direla. “Eta zentzu horretan”, esan du, “tristea izango litzateke Udalak ezer ez egitea sektore publikoak sorrarazitako lanpostuen baldintza duinak bermatzeko ezer egingo ez balu”.

“Behin ta berriz errepikatzen da herri-lanek enplegua eta aberastasuna sortzen dutela, baina behin ta berriz ikusten dugu langileek ez dutela ezta usaindu ere egiten aberastasun hori. Irabaziak eskrupulurik gabeko enpresari gutxi batzuen esku geratzen dira, eta lan horietan sortzen diren lanpostuek askotan ez dituzte ezta gutxieneko baldintzak betetzen ere”, salatu du Ibaibarriagak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: